(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak nabarmendu du iraileko langabezia-jaitsierak adin eta ekoizpen sektore guztiei on egin diela asteartea, 2007.eko urriak 2

Langabezian dauden emakume gazteen kopurua gutxiengo historikoetan dago


Nafarroako Gobernuaren Nafarroako Enplegu Zerbitzuak gaur goizean ezagutzera eman ditu 2007ko iraileko langabezia-datuak. Datu horien arabera, abuztuan baino 466 langabe gutxiago daude Nafarroan (%2,28ko jaitsiera), guztira 20.011 (7.394 gizonezko eta 12.617 emakumezko). Nafarroan ez ezik, estatuan beste zazpi erkidegotan egin du langabeziak behera; Nafarroan, ordea, estatuan oro har baino gehiago jaitsi da: estatuan %0,5 eta Foru Komunitatean %2,2.


 Nafarroako Gobernuaren ustez, irailean merkatuak bilakaera ona izan du. Langabezia-jaitsierak adin eta sexu guztiei egin die on, gizonezko zein emakumezkoei, gazteei zein etorkinei, baita lanpostu batean lehenengo aldiz hasi direnei ere. Alde horretatik, 25 urtetik beherako gazteen multzoan jaitsiera handia izan da eta sekula baino langabe gutxiago daude, 964, hain zuzen. Jaitsiera hori, gainera, Nafarroako eskualde guztietan gertatu da.


Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuaren ustez, bereziki garrantzitsua da langabeziak Foru Komunitateko ekoizpen sektore guztietan behera egitea. Horri dagokionez, zerbitzuen eta industriaren sektoreko beherakada da nabarmenena, 161 eta 154 langabe gutxiago baitaude, hurrenez hurren. Eraikuntza-sektorean, aurreko hilabetetan ez bezala, langabeziak behera egin du: 118 langabe gutxiago daude.


Kontratuei dagokienez, 2007ko irailean 21.334 kontratu erregistratu dira, horietatik 2.249 mugagabeak, erregistratutako kontratu guztien %10,54 alegia.


Azkenik, azpimarratu behar da Nafarroa dela, oraindik ere, langabeen zerrendan izena emandako pertsonen okupazio-aukerarik handiena duen erkidegoa; izan ere, Foru Komunitateko langabeen %32ak enplegua aurkitzeko aukera handia du; portzentaje hori estatukoaren (%16) bikoitza da.


Iraileko beste aldagai batzuk


Enpleguaren alorreko lurralde-unitateen arabera, langabeziak behera egin du Lodosan (%17,01), Tafallan (%6,23), Tuteran (%3,46), Altsasun (%2,06), Iruñan (%1,47) eta Donezteben (%0,19). Agoitzen (%6,31) eta Lizarran (%0,26) gora egin du.


Jarduera ekonomikoko azpisektoreetan, langabeziak behera egin du hezkuntzan, eraikuntzan, elikadura-industrian eta merkataritzan; osasun-jardueretan gora egin du.


Sexuaren arabera, 12.617 emakumezko daude enplegurik gabe, aurreko hilabetean baino %1,98 gutxiago; eta 7.394 gizonezko, hau da, aurreko hilabetean baino %2,78 gutxiago.


Adin-taldeei dagokienez, 25 urtetik beherako 1.982 langabe eta 25 urtetik gorako 18.029 langabe daude, aurreko hilabetearekin alderatuta %1,98 eta %2,36 gutxiago, hurrenez hurren.


2006ko iraileko datuekin alderatuta, 12 langabe gehiago daude; langabeziak, beraz, %0,06 egin du gora.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa