(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak bere argitalpenak aurkeztu ditu Bartzelonako Liber 2007 Nazioarteko Azokan asteartea, 2007.eko urriak 2

Foru Komunitateko erakustokian, aurten argitaratutako izenburuak eta Foruaren Hobeagotzearen XXV. urteurrenari buruzko argitalpenei eta "Pro libertate" bildumari eskainitako atal bereziak egongo dira


Nafarroako Gobernuaren standa Bartzelonako 2004ko Liber Azokan

Nafarroako Gobernuaren standa Bartzelonako 2005eko Liber Azokan . ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuaren argitalpenak erakustoki berezi batean egongo dira Liber 2007 Liburuaren Nazioarteko XXV. Azokan. Azoka hori Bartzelonan egingo da urriaren 3tik 5era, eta Asturias eta Vianako printze-printzesak inauguratuko dute.


Liber Nazioarteko Azoka liburuaren industriako enpresaburu eta agenteen arteko topaketa profesionala da. Bertan, 17 herrialdetako 700 argitaletxetako 300 erakustoki biltzen dira. Peru aurtengo edizioko gonbidatua da. Nafarroako Gobernuak Azokaren 25 edizioetako 24tan hartu du parte.


Nafarroako erakustokian Komunikazio Zuzendaritza Nagusiak eta Gobernuko Departamentuek aurten argitaratutako nobedadeak egongo dira, eta atal bereziak izango ditu, Foruaren Hobeagotzearen XXV. urteurrena ospatzeko argitaratutako izenburuei eta "Pro Libertate" bildumaren izenburuei eskainita.


Foruaren Hobeagotzea ospatzeko argitaratutako liburuen artean testuaren gaztelaniazko eta euskarazko edizioak egongo dira, baita lan hauek ere: "Los Fueros de Navarra, ayer y hoy", "Los Fueros y las instituciones de Navarra", "Navarra, a más y a mejor", "Historia y actualidad del Fuero Navarro" (hiru izenburu horiek ere gaztelaniaz eta euskaraz argitaratu dira), "Historia del Fuero Nuevo de Navarra" (Javier Nagore Yárnoz-ena), "Introducción al estudio del Amejoramiento del Fuero" (Jaime Ignacio del Burgo-rena), eta "Navarra, el Estado y la Ley de Modificación de Fueros" (Mª Sagrario Martínez Beorlegui-rena).


Nafarroako Gobernuak "Pro Libertate" bilduma 2003. urtean sortu zuen, foru araubideari eta gizarte demokratikoaren balioen defentsari eta sustapenari lotutako zuzenbideko gaiak zabaltzeko. Orain arte, egile desberdinen saiakerak eta eskuliburuak argitaratu dira, Nafarroan indarrean dagoen zuzenbideari buruz, arlo hauei dagokienez: arlo konstituzionala, arlo publikoa, osasun-arloa, hirigintza, administrazioa, toki esparrua, zerga-arloa eta funtzio publikoa.


Horrez gain, Nafarroako erakustokiak askotariko gaiei buruz aurten argitaratutako nobedadeak hartuko ditu, esaterako: artea, historia, hezkuntza eta foru araubidea. Komunikazio Zuzendaritza Nagusiak-Bozeramaileraren Bulegoak 2007. urtean argitaratutako nobedadeen azken katalogoa argitaratu du.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa