(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Baluartek abenduaren 16a arte "Planes futuros" Espainiako arte garaikidearen erakusketa hartuko du asteazkena, 2007.eko urriak 3

Nafarroako Gobernuak, Kultura eta Turismo Departamentuaren bidez, Baluarteko Muralla aretoan Espainiako arte garaikidearen hautaketa bat ikusgai jarri du, "Planes futuros. Arte español de los 2000" izenburupean. Erakusketa urriaren 4tik abenduaren 16ra bitartean ikus daiteke. Maria de Corralek eta Lorena Martínez de Corralek antolatu dute.


Erakusketaren irudia

Erakusketaren irudia. ( irudia handitu )

Artista hauen lanak ikus daitezke Baluarten: Ángela Cuadra eta Fernando Arrocha, Manu Arregui, Manolo Bautista, Miren Doiz Larraz, Philipp Fröhlich, Ruth Gómez, Jaime de la Jara, Aitor Lajarín Encina, Miki Leal, Juan López, Esther Mañas, Gorka Mohamed, Clara Montoya, Manu Muniategiandikoetxea, MP&MP Rosado, Carolina Silva, Miguel Ángel Tornero eta Simón Zabell.


 Erakusketa hau "Punto de Encuentro con el Arte Contemporáneo" programako hirugarrena da, eta horren bidez, Kulturako Zuzendaritza Nagusiak arte garaikidearen arloan izandako ekimen bati amaiera ematen zaio. Arlo horretan beste jarduera batzuk ere egin dira, arte garaikidearen (batez ere Nafarroakoa) proiekzio-eskariari erantzuteko. Ildo horretatik, "Plan de Impulso de las Artes" planaren bidez, Uharteko Arte Garaikideko Zentroa abian jarri da, eta "Conversaciones con Artistas Navarros" monografia-bildumaren Maior eta Minor serieak argitaratu dira.


"Punto de Encuentro con el Arte Contemporáneo" programak, orain aurkezten den erakusketaz gain, Nafarroako eta nazioarteko arte garaikideari eskainitako beste erakusketa bi bildu ditu: "Silencios: Veintidós pintores navarros" eta "Markus Lüpertz: Cuerpo y Paisaje".


Erakusketa honetara gonbidatutako artistek ibilbide artistiko luzea egin dute, denboran laburra den arren, eta lanen sorta zabala ikusgai jarri dute, lengoaia eta espezialitate artistiko askoren erakusgarri: bideoa, pintura, argazkigintza, eskultura, instalazioak, marrazketa... Autore horietako askok materialak konbinatzen dituzte, tradizionalak eta hain ortodoxoak ez diren beste batzuk, eta material galkorrak eta hondakinak ere erabiltzen dituzte. Material horien bidez, artiston sormen-lana indartu egiten da.


Erakusketaren antolatzaileen esanetan, "egonezin sortzailea ikusten da, inspirazio-iturri moduan, eta horrek aukera berriak eskaintzen ditu". Horregatik, antolatzaileen ustez, une aproposa da gaur egungo Espainiako arteak emandako erantzunen barruan artista horiek duten lekuari erreparatzeko.


 Erakusketa asteartetik ostiralera 17etatik 21etara zabalik egongo da, eta larunbatetan eta jaiegunetan, 11etatik 14etara eta 17etatik 21etara. Sarrera doakoa izango da.

Dokumentazioa:
Los artistas
María de Corral
Lorena Martínez de Corral

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa