(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Ingurumen Baliabideen Zentroak Europako proiektu batean parte hartu du nitrato kutsatzaileak murrizteko asteazkena, 2007.eko urriak 3

Berrogeita hamar bat lagunek hartu du parte nitratoei eta ur kalitateari buruzko jardunaldian, gaur goizean


gaur goizeko jardunaldiaren irudia

Gaur gozieko jardunaldiaren irudia. ( irudia handitu )

Administrazio publikoko eta tokiko administrazioko berrogeita hamar bat ordezkarik eta teknikarik, nekazaritzako ordezkariek eta ur eta nekazaritza kudeatzaileek hartu dute parte gaur goizean Ingurumen Baliabideen Zentroak antolatutako jardunaldi batean. Jardunaldiaren helburua zen Ebro Arroan nitratoak murrizteko ekimenen berri ematea; nitratoak, izan ere, nekazaritza-jatorriko kutsatzaileak dira.


Ekimen horren bidez ur-ekosistemetan nitratoak gutxitzeko helburua duen Europako "Life Concert´eau" proiektua aurkeztu da. Ingurumen Baliabideen Zentroak proiektuan parte hartzen du eta Frantziako erakundetako beste hamar bazkide ditu. Adoure Garona Uraren Agentzia da ekimenaren aitzindaria. Ekimena aurten jarri da abian eta aurreikusi da 2009ko iraila arte garatzea.


Proiektua gauzatuko da nekazaritza-iturria duten nitratoek ura kutsatu dezaketen eremuetan; kutsagarritasun hori urriaren 21eko 220/2002 Foru Dekretuan dago jasoa. Dekretu horretan bertan Jarduera Plan bat dago zehaztua; plan horren arabera, ezinbestekoa da Nekazaritza Jardunbide Egokien Kodean Nafarroarentzat ezarritako neurriak betetzea. Halaber, neurri osagarri hauek hartzea ere nahitaezkoa da: ikerketa-proiektuak, dibulgazio-jarduerak, makinak erostea, ureztatze-jarduerak, e.a. Gaur egun, Nafarroan, kalteberatzat hartutako hainbat eremu daude, adibidez, Vianan, Mendavian, Cabanillasen, Buñuelen, Fustiñanan eta Ribaforadan.


Aipatu Foru Dekretuari jarraiki, Aholkularitza Batzorde bat dago eratua, nekazaritza-iturria duten nitratoek eragiten duten kutsaduraren gaineko aholkuak emateko. Batzorde hori osatzen dute Ingurumenaren eta Uraren Zuzendaritza Nagusiak, Osasun Publikoaren Institutuak, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako KITak eta Riegos de Navarra SA enpresak.


Proiektu hori bat dator Ingurumen Baliabideen Zentroak koordinatzen duen Nafarroako Ur Foroaren helburuekin. Xedea da, hain zuzen, biztanleak informatzea eta biztanleek Nafarroako uraren administrazioan eta kudeaketan parte hartzea bultzatzea. Eta hori, Nafarroan ura modu eramangarrian kudeatzeko eta erabiltzeko Nafarroako Parlamentuak onartuta estrategiaren barruan; estrategia hori Uraren Esparru Zuzentarauaren bidez garatzen da.


Gauzak horrela, Life Concert´eau proiektua lagungarria izango da nitratoek eragindako lurpeko uren kutsaduraren alorreko Aholkularitza Batzordearentzat. Horren harian, hauek dira Jarduera Planaren helburuak: batetik, Laguntza Teknologikoko Plataforma bat sortzea, Esparru Zuzentaraua aplikatzeko eta, era horretan, nekazaritza-jardueretatik eratorritako nitratoen eragina murrizten laguntzen duten neurriak sustatzeko, betiere kontuan hartuta ingurumen-alderdiak, bideragarritasun ekonomikoa eta onespen soziala; eta bestetik, nitratoak gutxitzeko eskala handiko jardueren programa bat sortzea, inplikatutako agente sozialen konpromisoarekin.


Jardunaldia


Jardunaldiari Juan José Grau jaunak, Nafarroako Gobernuko Ur Zerbitzuko zuzendariak, eman dio hasiera. Jardunaldian hitzaldi hauek izan dira entzungai: "Situación de Nitratos en la cuenca del Ebro", Ebroko Ur Konfederazioko Javier San Romanen eskutik; "Situación de Nitratos en Navarra", Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren Ur Zerbitzuko Javier Castiella eta Luis Sanzen eskutik; "Datos de la Red de Cuencas Agrarias Experimentales", Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren Nekazaritza Baliabideen Ebaluazio Ataleko Joaquín del Valleren eskutik; eta "Plan de Acción de Zonas vulnerables", Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren Nekazaritzako Zerbitzuko Rubén Palacios zuzendariaren eskutik.


Halaber, jardunaldiaren bigarren partean hainbat hitzaldi izan dira entzungai: "Trabajos de investigación y desarrollo para la racionalización de la fertilización en zonas vulnerables", Nekazaritzako Kudeaketa Institutu Teknikoko Jesús Irañetaren eskutik; "Presentación del proyecto Concert´eau y desarrollo actual en Francia", proiektuko zuzendari den Philippe Vervierren eskutik; "Transferencia y desarrollo del Concert´eau en Navarra", Nafarroako Ingurumen Baliabideen Zentroko Eva Garcíaren eskutik; eta "Red de Uso Eficiente del Nitrógeno en Agricultura", Ruena sareko José Antonio Díez eta Israel Carrascoren eskutik.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa