Castellano | Euskara | Français | English
Errioxako, Nafarroako eta Euskal Herriko Gobernuek baterako fronte bat osatu dute Europar Batasunak (EB) planteatutako ardoaren Merkatu Antolakunde Bateratuaren (MAB) erreformaren aurka. Modu horretan jakinarazi da gaur goizean Logroñon izandako prentsaurreko batean. Bertan, Sanzberro kontseilaria eta Errioxako eta Euskal Herriko homologoak izan dira -Iñigo Nagore eta Gonzalo Sáez de Samaniego, hurrenez hurren-. Jakin badakigunez, Errioxa Jatorri-deitura kalifikatua hiru erkidegoetan ezarrita dago.
"Lurraldea Antolatzeko irizpideak" izeneko mintegiak bost saio izango ditu. Nafarroako Enpresaburuen Konfederazioko egoitzan (CEN) egingo dira urriko astearteetan, arratsaldeko bostetatik zortzietara. Mintegian, Nafarroako Lurraldea Antolatzeko Planen idazketari lotutako gaiak jorratuko dira. Plan horiek Foru Komunitatean egin diren bost zatiak antolatzeko tresna dira: Pirinioak, Nafarroa Atlantikoa, Erdialdea, Erdiko Zonak eta Ebroko Ardatza.
Erronkari Bailarak urtebeteko epean enpresa-gune berria izango du. Burgin kokatuko da, eta urbanizazio-lanak urriaren amaieran hasiko dira.