(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

530. 235 metro karratuko herrilurrak desafektatzea onetsi da Tuteran eta Vianan eguzki parke fotovoltaikoak jartzeko

astelehena, 2007.eko urriak 8

Nafarroako Gobernuak erabaki bana hartu ditu Tuteran eta Vianan 530.235 metro karratuko herrilurrak desafektatzeko eguzki parke fotovoltaikoak jartzeko xedez.


Arestian aipatu azaleratik 260.930 metro karratu Tuterako Udalarenak dira eta “Ojo de Valdelafuente” parajean kokatzen dira, eta hari baimena ematen zaio  herrilurraren erabilpena lagatzeko “Valle del Ebro Solar S.L.” enpresari (Valdesolar), 25 urteko epe luzagarriaz, urtero kanon bat kobratuta. Aipatu lagapenaren xedea eguzki parke fotovoltaikoa jartzea da. Parkeak 3.686 kW-ko potentzia, 13,2 kW-ko puntako potentziako 264 jarraitzaile eta 5,6 kW-ko puntako potentziako 36 jarraitzaile izanen ditu. Sortutako energia lur azpiko linea elektriko batetik eramanen da.


Bestalde, Gobernuak bi herrilur desafektazio onetsi ditu Vianan, guztira 269.304 metro karratu hartzen dituztenak. Horietako bat 227.233 metro karratukoa da eta Vianako Arbanta alderdian kokatzen da. Udalari baimena ematen zaio aipatu lurraren erabilpena “Gestión de Recursos y Soluciones Empresariales S.L.” enpresari lagatzeko 30 urteko epeaz, urtero kanon bat kobratuta, eguzki parke fotovoltaikoa jartzeko. Parkeak 100 KWko 80 instalakuntza izanen ditu.


Bestalde, Vianan onetsitako beste desafektazioak 43.071 metro karratuko herrilurra hartzen du “Valderrobles” alderdian. Kasu honetan ere baimena ematen zaio Udalari lurraren erabilpena “Helios, Ingeniería Medioambiental S.L.” enpresaren alde lagatzeko 30 urteko epeaz, urtero kanon bat kobratuta. Helburua da eguzki parke fotovoltaikoa jartzea, 10 KWko 151 jarraitzailek osatuta egongo dena.


Nafarroan, arestian aipatutako hiru proiektu kontutan eduki gabe, 13 eguzki parke fotovoltaikok funtzionatzen dute. 2006ko abenduaren 31an sareari lotutako instalakuntza fotovoltaikoa duten eguzki parkeetan 24.453 KWko potentzia instalatuta zegoen.


Azkenik, Gobernuak 572 metro karratuko herrilur desafektazioa onetsi ditu Murugarrengo kontzejuan (Deierri), “El Encinar” izeneko alderdian. Kontzejuari baimena ematen zaio aipatu lurraren erabilpena “Repsol Butano S.A.” enpresaren alde lagatzeko 25 urteko epeaz, urtero kanon bat kobratuta, gas propanoa biltegiratzeko zentro bat jartzeko helburuz.



Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa