(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

23 milioi euroko gastua onartu da Nafarroako Gobernuaren bi bulego eraikin berri eraikitzeko astelehena, 2007.eko urriak 8

Gonzalez Tablas eta Nafarroako Gorteak izeneko kaleetan kokatuko dira


Nafarroako Gobernuak, gaurko bilkuran, 23,3 milioi euroko gastu orokorra onetsi du Nafarroako Gobernuaren bi bulego eraikin berri Iruñean eraikitzeko lanak kontratatzeko.


Horietako bat, eraikuntza berrikoa, Gonzalez Tablas kaleko 7. zenbakian kokatuko da; bigarrenari dagokionez, berriz, Aita Erredentziokoen egoitza zaharra zaharberrituko eta gaituko da, Nafarroako Gorteen kaleko 2. zenbakian.


Bi proiektu horiek legealdi honetan, higiezinen arloan, burutuko diren jarduera garrantzitsuenak izango dira, orain arte sakabanatuta zeuden hainbat zerbitzu biltzeko helburuarekin.


Mota honetako ekimenekin, Nafarroako Gobernuak hiritarrenganako arreta hobetu nahi du. Besteak beste, zerbitzuak eskurago jartzea, lekutik mugitu beharrik ez izateko; antolaketa eraginkorrago eratzea eta lan baldintzak hobetzea; Foru Komunitateko jabetzazko higiezinen erabilera optimizatzea, alokairuko kostuak, mantenua eta energia kontsumoa aurrezteko; eta hiriko irudia hobetzea, kalitate oneko bi arkitektura jarduera bereziren bidez.


Gonzalez Tablas kaleko eraikin berria


Garrantzi ekonomiko handiena duen proiektua Gonzalez Tablas kaleko 7. zenbakiko bulego eraikin berriaren eraikuntza da. Lan horiek burutzeko, 17.097.636,38 euroko urte anitzeko gastua onartu da.


Eraikinak Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuaren egungo lokalen atzean kokatutako partzela bat okupatuko du, non gaur egun lorategi-barruti bat dagoen. Aipatutako bulegoetara eratxikiko da; beraz, hura eraikitzeko, Zangoza kaletik gertuago dagoen higiezinaren zatia eraitsi beharko da.


Eraikuntza berriak ipar-hegoaldeari begiratuko dio, eta Zangoza kalearekiko paraleloan kokatuko da. Kale horretan 1.500 m2-ko gune publiko aske bat geratuko da. Bost solairu izango ditu, behe solairua barne, bulegoetarako erabiliko den 5.551 m2-ko azalera erabilgarria izanik. Horrez gain, lurpeko hiru solairu izango ditu, guztira 9.948 m2-ko azalera erabilgarriarekin. Bertan, artxiboa eta erabilera anitzeko gela (-1. solairua ) eta 266 aparkaleku (-2 eta -3. solairuak) izango dira.


 Onartutako proiektuaren arabera, kanpoko fatxada kristalezkoa izango da. Sarrera nagusia Gonzalez Tablas kalean egongo da, harmailadi txiki bat dela medio. Harmailadi horretatik zehar, dagoeneko existitzen den eraikinarekin konpartituko duen atondo batera sartu ahal izango da.


Alokairuetako gastu ugari aurreztea


Ekimen honekin, Nafarroako Gobernuaren hainbat unitatek duten toki premia ugari konponduko dira; izan ere, aurreikusitako azalera erabilgarrian 200 lanpostu baino gehiago kokatu ahal izango dira. Hala ere, oraindik ez da erabaki zein departamentuk edo departamentuek okupatuko duten.


Eraikuntzarako aurreikusitako kopurutik, 8.624.205 euro 2008. urteko aurrekontuen pentzura finantzatuko dira; eta 8.473.431 euro, berriz, 2009. urteko aurrekontuen pentzura.


Eraikinari esker, Foru Administrazioaren bulegoetako alokairuaren gastu ugari murriztu ahal izango dira; izan ere, urtero 1.462.088 euro aurreztea aurreikusi da kontzeptu honengatik. Horiei 350.000 euroko beste gastu bat gehitu beharko litzaioke, funtzionamenduko gastuak direla eta (elektrizitatea, argia, berogailua, etab.).


Hain zuzen ere, eraikin berriaren funtzionamendu gastuak 450.000 eurotan balioetsi dira, urte bakoitzeko; baina 4 milioi euroko diru sarrerak aurreikusi dira, urte bakoitzeko, bi parking solairuetako aparkalekuen emakidatik eratorrita.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa