(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Artxibategi Nagusiak erakusketa baten bidez Amaiurreko monolitoaren 25 urteak ospatu ditu asteartea, 2007.eko urriak 9

Bihar, urriak 10, Amaiurreko Monumentua berriz inauguratzeko zeremonia egin zela 25 urte betetzen direnez, Nafarroako Erresumaren azken defendatzaileen oroitzapena, Artxibategi Nagusiak "Amaiur 1982-2007" erakusketa hartu du.


Amaiurreko monolitoa

Amaiurreko monolitoa. ( irudia handitu )

Erakusketa honekin monumentua zaharberritzeko eta berritzeko lana ospatu eta saritu nahi da, eta bere gorabehera guztiak ezagutzera eman nahi dira jatorrizko dokumentazioaren, prentsa dokumentuen eta garai bakoitzeko egoera adierazten duten argazkien bidez. Erakusketa zabalik izango da urriaren 9tik azaroaren 18ra arte.


1522. urteko uztailaren 19an Amaiurreko gaztelua hartu zen, eta horrekin amaiera eman zitzaion Albret dinastiaren erresuma berreskuratzeko hirugarren saiakerari. Nafarroako tropak, agaramontarrak, Maya gaztelua defendatzen zeuden, erresuma Albret dinastiarentzat berreskuratu nahi zutelako; atzealdean, Frantziako tropen promesa, mugatik harantz kantonatuak, eta Miranda Kondearen tropak, Nafarroako Erregeordea, beaumontarren eta gaztelauen buruzagi zela, gaztelua erasotzen ari ziren. Horien artean gipuzkoarren kontingente handia nabarmentzen zen. Horrela 1521. urtean hasitako Frantziako kanpaina amaitzen zen, Asparrós jeneralaren zuzendaritzapean, Logroñoraino iritsi ondoren.


Ondoren, gaztelua konpondu, suntsitu, berriz eraiki teknika modernoekin, eta, azkenik baztertu zen eta bere harriak saldu ziren etxeak eta bertako eliza eraikitzeko.


Obeliskoari dagokionez, XX. mendearen hasieran, Amaiurreko konkistaren laugarren mendeurrena zela eta, monumentu bat egiteko ideia sortu zen. Lehenengo ekimena Juan Iturralde eta Suit-en eskutik etorri zen, eta ondoren, Julio Altadill-ren eskutik. Azken hura izan zen, Nafarroako Monumentuen Batzordean aurkeztu ondoren, "Maya hirian obelisko bat eraikitzearen" ideia ontzat ematea lortu zuena.


Obelisko hori eraikitzearen ideia, bere eraikuntza eta finantziazioa, eta batez ere, bere esanahia eztabaidagai izan ziren. Hura argi adierazten da Javier Azanza-k horretarako idatzitako testuan.


1931. urtean monumentua leherrarazi egin zen eta 1976. urtean Foru Diputazioak zaharberritzea erabaki zuen. Horretarako, Vianako Printzearen Institutuari agindu zitzaion azterketa burutzea eta proiektua idaztea. Mendi-hegaletik zehar sakabanatuta zeuden harriak berreskuratu ziren, eta Oliteko Hargintza Tailerrean falta zirenak edo erabili ezin zitezkeenak egin ziren.


Berriz eraikitako Amaiurreko Monumentuaren Inaugurazioa 1982. urteko urriaren 10ean egin zen. Gorputzaren gainean, harrizko erlaitz batek bere lau aurpegietako bakoitzaren erdialdean Amaiur hiriko, Arabako, Gipuzkoako eta Bizkaiko armarriak zituen. Monolitoaren aurrealdetako bitan eta aurrekoetan baino tamaina handiagoarekin, marmol zurian landutako bi armarri ikus zitezkeen: Nafarroakoa eta orduko sei merindadeek osatutakoa –tradiziozko bostak eta Bortuz bestaldekoa-, hirusta-sailetan antolatutako eta alboetan ereinotzak zituzten gurutze banatan inskribatuta, horietako lehenengoa Mendebaldera begiratzen duen aurrealdean kokatuta, eta bigarrena, berriz, hego-ekialdera begiratzen duen aurpegian.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa