(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Osasun Departamentuak adindunei eta gaixo kronikoei zuzendutako gripe eta pneumoniaren aurkako txertatze kanpainari ekin dio asteartea, 2007.eko urriak 9

Urriaren 15 eta azaroaren 16 bitartean, osasun-etxeek eta kontsultek informazioa eskaini eta txertaketarako hitzordua gordeko dute.


María Kutz kontseilaria, kanpainaren aurkezpenean

María Kutz kontseilaria, kanpainaren aurkezpenean. ( irudia handitu )

Osasun kontseilariak, María Kutz Peironcelyk, gaur goizean, adindunei eta gaixo kronikoei zuzendutako gripe eta pneumoniaren aurkako txertatze kanpaina aurkeztu du. Urriaren 15aren eta azaroaren 16aren artean izango da kanpaina.


Gripearen aurkako txertoaren garrantzia eta eraginkortasuna datuetan argi ikusi daiteke. 2006-2007ko kanpainan, gripea izan zutenen %3,6ak bakarrik txertoa hartu zuen, gainerako %96,4ak berriz, ez zuen txertorik jarri.


Nafarroako Osasun-zerbitzuko Osasunbidea osasun-etxeetan eta medikuen kontsultetan informazioa eskaintzen da eta txertatzeko hitzordua gorde daiteke.


Urtero, udazkenean gripearen aurkako txertoa ematen da. 60 urtetik gorakoentzat eta arriskuan egon daitezkeen biztanleriaren gainerako taldeentzat txerto hartzea gomendagarria da, gaixo kronikoentzat esate baterako (bihotz-hodietakoak, biriketakoak, metabolismoarekin lotutakoak diabetea barne, giltzurrunetako gutxiegitasuna, GIB-ak edo immunodepresioak eragindako infekzioak); aspirinazko tratamendu luzeak dituzten 6 hilabete eta 18 urte bitarteko pertsonak; ospitaletako eta geriatrikoetako langileak; etxez etxeko zaintzaileak eta gaixo kronikoekin bizi direnak; herri-langileak (poliziak, su-hiltzaileak, hezitzaileak) eta gripea hartzeagatik zailtasunak izateko arriskuan daudenak.


Osasun Departamentuak gripearen aurkako txertoaren 120.000 dosi eskuratu ditu 2007-2008 kanpainarako. Departamentuaren helburua da 60 urtetik gorakoen eta arriskuan egon litezkeen pertsonen %70a hartzea, bereziki egoitzetan bizi diren pertsonei dagokienez, eta baita osasun langileen %75a ere.


Bestalde, pneumoniaren aurkako txertoa bizitzan behin ematen da pneumonia, meningitis eta bestelako gaixotasunei aurrea hartzeko; beraz, oraindik hartu ez dutenei aplikatzen zaie bakarrik, 65 urtetik gorakoak badira edo gaixotasun kronikoak badituzte.


Pneumoniaren aurkako txertoari dagokionez, 65 urtetik gorakoen eta arriskuan egon daitezkeenen %80a hartu nahi da. Osasun Departamentuak eskura jarri duen txertoak 23 pneumokoko serotipoen polisakaridoak ditu, hau da, Nafarroan erregistratzen den gaixotasun pneumokozikoen %82a eragiten dutenak hain zuzen.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa