(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Pedro Salaberri artistak mihise bat egin du gaur aurkeztutako Haurren eta Gazteen Adimen Osasuneko proiektu berrirako asteazkena, 2007.eko urriak 10

Osasun kontseilariak eta proiektua burutu duen taldeak Espainian aitzindari den eredu honen helburuak eta baliabideen berri eman du


Salaberriren mihisea

Pedro Salaberri eta Kutz kontseilaria. ( irudia handitu )

Osasun kontseilariak, María Kutz Peironcelyk, gaur arratsaldean Haur eta Gazteen Adimen Osasuneko laguntza-eredu berria aurkeztu du. Honek, laguntza berezitua eskainiko du Foru Komunitateko haurren eta gazteen adimen gaixotasunetarako. Unitatea Iruñeko Txantreako osasun-etxe zaharraren eraikinean kokatzen da eta bere taldeak 1993 urtetik Adimen-Osasunaren arloan lanean dihardu, eta Tuteran sail bat izango du Erriberako gaixoak lekuz aldatu behar ez izateko.


Aurkezpen ekitaldia Adimen Osasuneko Munduko Egunarekin bat izan da eta gazteekin lotutako osasun langileei eta profesionalei zuzendu zaie. Bertan, Pedro Salaberri artista plastikoak mihise bat aurkeztu du, eta horretan gaztetxoenen adimen gaixotasuna piktorikoki irudikatuko du. Artelana Osasun-etxean geratuko da Nafarroako osasun publikoko sarearen zerbitzu hau identifikatzeko.


Osasun Departamentuko kontseilariarekin batera proiektua sustatu duen medikuen taldea honako mediku hauek osatu dute: José D. Cabrera, Adimen Osasuneko zuzendariordea; Javier Royo Moya, Haurren eta gazteen Eguneko Ospitaleko zuzendaria; Adriana Goñi Sarriés, Lizarrako Adimen Osasun-etxeko zuzendaria; Iñaki Arrizabalaga, Burlatako Adimenaren Osasun-etxeko zuzendaria; Víctor Peralta Martín, Virgen del Camino Ospitaleko Psikiatria Ataleko burua, eta taldea koordinatu duen Mª Ángeles Goñi Herranz, Nafarroako Osasun Zerbitzuko- Osasunbidea Anbulatorioaren eta Ospitalez Kanpoko Arretaren zuzendaria.


Adimen Osasuneko laguntza-eredu aitzindaria


María Kutz kontseilariak bere aurkezpenean nabarmendu du Espainian aitzindaria den laguntza eredu bat dela. Erabateko eta laguntza berezitutako eredu bat da eta lau osasun-zerbitzu eskaintzen ditu:


- Adimen-gaixotasunak dituzten haurren pediatrek bideratutako ebaluazioa tratamendua jasotzeko aukera izan dezaten.


- Medikuen talde batek haurrari emandako tratamendua, gaixoak duen koadro klinikoaren programa espezifiko batekin. Mota honetako tratamenduan, Espainian berria dena, laguntza espezializatuetan eta diziplina anitzeko laguntza eskaintzen zaio haurrari aldi berean, ezagutza arlo desberdinetako profesionalek parte hartuz.


- Tratamendu erdi intentsiboa gaixotasunaren larritasunak edo konplexutasunak eskatzen duenean.


- Ospitaleratze partziala: tratamendu anbulatorio honek ospitaletan egiten den zenbait tratamendu eskaintzen du, izaera espezifikokoa eta intentsibokoa, egunean hainbat ordutan edo astean zenbait egunetan.


Proiektuaren historia


Proiektua "2005eko Helsinkiko Aitorpenean eta Adimen-osasunerako Europako Ekintza Planean" eta "Osasun Sistema Nazionalaren Adimen-osasuneko Estrategian" oinarritu da. Horietan, haurrenganako eta gazteenganako laguntzari lehentasuna emateko premia nabarmentzen da.


Haurrengan eta gazteengan adimen-osasuneko gorabeherak goiz detektatzeko prozesua Espainiako osasunean garapen fasean dago. Osasun eskakizun bat da horri esker gaixotasunari erantzun hobea eman dakiokeelako eta haurren eta gazteen eta senitartekoen sufrimendua arindu daitekeelako eta gaixoaren gizarte inguruan eragindako inpaktua arintzen laguntzen duelako.


Helburu horretarako, aurtengo otsailean Nafarroako Osasun Zerbitzuko-Osasunbidea esparruan lan talde tekniko bat sortu zen, goian aipatutako medikuek osatutakoa. Horiek garatu dute proiektua.


Osasun-etxe berriak modu autonomoan funtzionatuko du bere kudeaketari dagokionez. Berezko giza baliabide eta baliabide materialak izango ditu eta gaixoaren faktore biologikoak, psikologikoak eta gizarte faktoreak barne hartzen dituen ikuspegi bat jorratuko du. Gidari izango ditu talde-lana, berdintasuna zerbitzuen irisgarritasunari dagokionez, kalitatearen etengabeko hobekuntza eta profesionalen etengabeko prestakuntza eta irakaskuntza.


Osasun-etxeko programa terapeutikoek prozedura mediku-psikiatrikoak eta psikologikoak eta gorabehera psikotikoak eta afektiboak barne hartzen dituzte. Halaber, elikadura portaera arlokoak, antsietate arlokoak, arreta defizitari dagozkion portaerakoak, hiperaktibitatea eta bestelako adimen gorabeherak aztertzen dituzte.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa