(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak eskualde arteko izaera duten I+G+Bko bikaintasun sareak sortzea proposatu du Bruselan osteguna, 2007.eko urriak 11

Nafarroako Gobernuak, Berrikuntza, Enpresa eta Enpleguko Departamentuaren bidez, eskualde arteko izaera duten I+G+Bko bikaintasun sareak sortzearen beharra defendatu du aste honetan Bruselan.


Horrela adierazi du Rafael Muguerzak, Nafarroako Gobernuaren Berrikuntza eta Teknologia Zerbitzuaren zuzendaria eta ERRINeko (Europako eskualdeen ikerketa eta berrikuntzarako sarea) Euroinnova programaren jardunaldietako txostengileetako bat denak.


Jardunaldi hauek Eskualdeen eta Hirien Europako Astearen barruan garatu dira, Bruselan eta Europar Batasuneko beste hiri batzutan urriaren 8tik 11ra egin dena "Eskualdeak hazkunde eta enplegu iturri izatea egi bihurtzea" ikurritzaren menpean. Jardunaldi hauek, "open days" anglizismoarekin ere ezagunak direnak, Europako Batzordearen Eskualde Politikako Zuzendaritza Nagusiak eta Eskualdeen Batzordeak batera antolatzen dituzte, Europa osoko 212 eskualde eta hiriekin. Ekitaldia Europako Parlamentuak, Kontseiluaren Lehendakaritzak, Inbertsioen Banku Europarra bezalako Europako erakundeek, Europako enpresa erakundeek, gizarte hizketakideen eta gizarte zibilaren taldeek, eta enpresa pribatu garrantzitsuek babesten dute. Muguerzak Nafarroako Gobernuaren proposamen hau defendatu zuen jardunaldien lehenengo lan-mahaian, "Ezagutza eta Berrikuntzarako fondo europarrak" izenekoan; bertan, Europako eskualde berritzaileen hainbat ordezkari egon ziren.


Eskualde arteko bikaintasun sarea


Rafael Muguerzak Innovanetworks ekintzaren barruan eskualde arteko bikaintasun sare bat egitea proposatu du, zeinaren helburua Europako Ikerketa Esparruan eskualdeko berrikuntza sistemaren integrazioan aurreratzea den. Gaur egun, Nafarroa lankidetza hitzarmenak egiten ari da Frantzia, Italia, Suedia, Alemania eta Finlandiako eskualdeekin bioteknologiaren, energia berriztagarrien eta nanoteknologiaren funtsezko sektoreei buruz.


Innovanetworks ekintzan Nafarroako Gobernua, Berrikuntzarako Nafarroako Agentzia (ANAIN) eta Prospektiba Teknologiko Industrialeko Behatokia (OPTI) zuzenean sartuta daude. Nafarroako bi unibertsitateek hartzen dute parte, eta baita hurrengo zentro teknologikoek ere: CENER, CIMA, CNTA, L’Urederra eta AIN.


4,8 milioi euroko aurrekontuarekin, Euroinnova Navarra programak sektore- eta eskualde-lankidetza sustatzen du, baita berrikuntzarako eskualde sistemaren agenteen (unibertsitateak, agente teknologikoak eta enpresak) sare europarretan sartzea ere. Euroinnova Navarra programaren metodologiak agente publiko eta pribatuen arteko elkarrekintza ugaritzen du eta eduki berritzaile handiko hiru ekintzetara mugatzen da:


- Bikaintasun Poloak, metodologiaren garapen eta inplementazioarekin, sektore zehatzetan (bioteknologia, nanoteknologia eta energia berriztagarriak) I+G Proiektu Integratuak egiteko.


- Innovatic, IKT sektorea bultzatuz eta garatuz aldaketa teknologikoaren eta eskualde ekonomiaren hazkundearen bizkortzailea izan dadin.


- Innovanetworks, zeinaren helburua Europako Ikerketa Esparruan eskualdeko berrikuntza sistemaren integrazioan aurreratzea den.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa