(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Erraztasun gehiago erabiltzaileentzat Interneteko Nafarroako Aldizkari Ofizialaren (NAO) bertsio berrian asteartea, 2007.eko urriak 16

Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuak Nafarroako Aldizkari Ofizialeko (NAO) bertsio berria abian jarri berri du www.navarra.es Interneteko eta Intraneteko atarian, erabiltzaileei erraztasun gehiago eskainiz.


Gaur lehen Presidenteorde eta aipatutako Departamentuaren titular Javier Caballero Martínezek aurkeztu ditu orrialde berriak, eta erabiltzaileei eskaintzen zaizkien erraztasun berriak, zerbitzuak herritarrei gerturatzea eta Administrazioa modernizatzea xede duen Gobernuaren jardueraren barruan kokatzen direla azaldu du.


NAOren bertsio elektroniko berriaren teknologia, itxura, nabigazioa eta erabilerraztasun arauak, Nafarroako Gobernuaren web arauarekin eta nazioarteko estandarrekin bat datoz; beraz, irakurgarritasuna eta erabilerraztasuna hobetuko dira. Halaber, aurrekoa baino ahaltsuagoa den bilatzaile berri bat du, eta beste zerbitzuetarako estekak ditu, hala nola, laguntzak, bekak, eta Nafarroako Gobernuaren oposaketak, edo araudia (LexNavarra).


NAOren bertsio berriaren ezaugarri nagusienetariko bat pertsonalizatzeko aukera da. Horrela, ‘Nire NAO’ aukerari esker, erabiltzaileak bere postontzi elektronikoan jaso ahal izango ditu dokumentuak; besteak beste, Nafarroako Gobernuaren Departamentu jakin batek, edo bere Udalak edo interesatzen zaion Udalak argitaratutakoak; auzitegi jakin batean argitaratzen den guztia; Nafarroako Gobernuko zein toki erakundeen oposaketen eta lehiaketen deialdiak; Foru Legeak edo Foru Dekretuak, edo hitz jakin bat duten iragarkiak... Horretaz gain, edozein eduki gorde eta azkar kontsultatu daiteke (generikoki "iragarki" deitutakoa), papera aurreztuz.


Orriaren eskuineko aldean azken aldizkarirako esteka bat dago, eta baita aldizkarien aurkibide bat eta iragarkien bilatzaile bat ere. Hemendik ere, Nire NAO-ra sar daiteke, eta bertan, erabiltzaileak interesatzen zaiona edo gordetzen joan dena, nahiz Nafarroako Aldizkari Ofizialari eta bere edukiei buruzko azalpen bat aurkituko ditu. Beherago, bilaketa berezia egiteko aukera eskaintzen bilatzaile bat, loturiko estekak, eta harremanetarako posta bat dago.


Jakin badakigunez, Nafarroako Aldizkari Ofizialaren bertsio elektroniko eduki guztiek sarrera unibertsala dute eta doakoak dira. Pertsonalizatzeko zerbitzu berriak erabiltzeko erregistratu besterik ez da egin behar, eta ohartarazpenak edo "alertak" jaso nahi diren posta elektronikoaren helbidea adierazi.


Nafarroako Gobernuak (aldaketa hauen berri orain eman duenak), dagoeneko, bere funtzionario eta langile guztiei posta elektroniko bat bidali die, NAOren bertsio bakar berri hau Interneten eta Intraneten abian jarri duela jakinarazteko. Era berean, Nafarroako Udal guztiei bertsio elektroniko honen abantaila guztien berri ere eman zaie.


Aipatu behar da Aldizkariaren orriek, aurten, urrira arte, guztira 7.097.507 bisita izan dituztela Foru Administraziotik kanpoko ordenagailuetatik. Kopuruaren arabera, urteko lehenengo hiru hiruhilekotan, ia 2006ko bisiten kopurua berdindu da (7.097.767). Bisiten kopurua nabarmen igo da aurreko urtetan. Adibidez, 1999. urtean, 236.450 bisita egin ziren, NAOren bertsio elektronikoa sortu eta hiru urte ondoren, 1996. urtekoa baita.


Jakin badakigunez, Nafarroako Aldizkari Ofiziala (NAO) Nafarroako Foru Komunitateko esparruan argitaratu behar diren xedapen orokorrak, administrazio egintzak eta araudia argitaratzeko baliabide ofiziala da. Lehenengo Aldizkari Ofiziala 1838. urteko martxoaren 1ekoa da, baita Iruñeko Aldizkari Ofiziala ere; 1847. urtetik aurrera Nafarroako Probintziaren Aldizkari Ofizial izena hartu zuen 1975. urtera arte, orduan, Nafarroako Aldizkari Ofiziala bihurtu baitzen. Euskarari buruzko Foru Legearen arabera, 1989. urteko azarotik, gazteleraz eta euskaraz argitaratzen da, Nafarroako Aldizkari Ofiziala (NAO), bereizitako eta aldi berean argitaratutako edizioetan.


1996. urteko maiatzaren 1etik, NAO bertsio elektronikoan ere argitaratzen da Nafarroako Gobernuaren web zerbitzuetako atariaren barruan, lehenengoz testu bertsioan, eta 2001. urtetik aurrera jatorrizkoaren faksimile moduan. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan administrazio elektronikoa ezartzeari buruzko 11/2007 Foru Legeak, bere 43. artikuluan, bertsio elektronikoaren lege ondorioak aipatzen ditu.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa