(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak inbertsioak egiten eta enpleguan laguntzeko 700 enpresa txiki eta ertain baino gehiagori 69,2 milioi euro eman dizkiela nabarmendu du Roig kontseilariak Zaragozan asteazkena, 2007.eko urriak 17

Aragoiko eta Errioxako homologoekin batera, enpresa txiki eta ertainetan berrikuntzarako ereduei buruzko hitzaldi batean parte hartu zuen atzo


Ezkerretik eskuinera, Roig, Aliaga eta Erro. kontseilariak ( irudia handitu )

Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuko kontseilari José María Roig Aldasorok, atzo, Zaragozan, nabarmendu zuen Nafarroako Gobernuak 69,2 milioi euro baino gehiago eman dizkiela 700 enpresa txiki eta ertain baino gehiagori, inbertsioak egiten eta enpleguan laguntzeko. Adierazpen horiek, enpresa txiki eta ertainen berrikuntzarako ereduei, eta Nafarroako, Aragoiko eta Errioxako Gobernuek garatutako enpresa txiki eta ertainei laguntzeko politikei buruzko hitzaldi batean egin zituen.


Hitzaldian honako hauek ere parte hartu zuten: Aragoiko Gobernuaren Industria, Merkataritza eta Turismo kontseilaria, Arturo Aliaga López; eta Errioxako Gobernuaren Industria, Berrikuntza eta Enplegu kontseilaria, Javier Erro Urrutia. Ekitaldia "Expopyme" Enpresa Txiki eta Ertainaren Azokaren esparruan antolatu zen, "Expansión" egunkariak antolatuta, eta Aragoiko hiriburuan egiten den urriaren 16 eta 18 artean.


Bere hitzaldian, Roig kontseilariak azpimarratu zuen "berrikuntza nahitaezkoa dela enpresa lehiakortasuna hobetzeko, bereziki enpresa txiki eta ertainen kasuan; izan ere, gero eta globalizatuagoa den munduan gero eta espezializatuago dauden eta ekoizpen nahiz lehiakortasun maila handiagoak dituzten enpresa txiki eta ertainak edukitzeko gai izan behar garelako". "Gure erronka –jarraitu zuen Roig jaunak- enpresa horiek prezioetan ez lehiatzea da, baizik eta bereizgarriagoak diren eta balio erantsi handiagoa duten produktu eta zerbitzuetan. Horregatik, enpresa txiki eta ertainek programa integralak eta dedikazio berezia merezi dituzte, nahitaezko nazioartekotzea baztertu gabe".


Era berean, Roig kontseilariak nabarmendu zuen enpresa txiki eta ertainak eta mikroenpresak oso garrantzitsuak direla ekonomian; izan ere, Nafarroaren kasuan, enpresa sarearen %90 baino gehiago suposatzen dute (9.000 mikroenpresa eta 2.400 enpresa txiki eta ertainak). Gainera, ekonomia jardueraren eta enplegu sorkuntzaren iturri nagusia dira.


Horri dagokionez, José María Roigek aipatu zuen Nafarroako Gobernuak enpresa txiki eta ertainen alorrean garatzen duen politika, sustatu, sortu, finkatu eta berritzera mugatzen dela. Foru Exekutiboak lau ardatz horiek burutzeko garatutako jardueren artean, Roig jaunak honako hauek azaldu zituen: batetik, Enpresa Berritzaileak Sortzeko Unibertsitate Laborategiaren sorrera, 4.000 unibertsitario inplikatu nahi duena; bestetik, oinarri teknologikoko enpresa berritzaileen sorrera, baita unibertsitate esparruan ere.


Ekimen horiez gain, Roigek nabarmendu zuen enpresa txiki eta ertainak nahiz mikroenpresak sortu eta finkatzerako orduan berritzea garrantzitsua dela, hala nola, "Entrena" zentroa bezalako proiektuekin, duela gutxi abian jarri zena, aholkularitza, enpresa-kudeaketako prestakuntza eta ekiteko gaitasunak konbinatzen dituen eredu berri bat garatzeko. Proiektu horrekin, 2.300 ekintzaile trebatu nahi dituzte. Halaber, "FondoJoven" izeneko ekimena ere aipatu zuen, 3 milioi euroko gizarte kapital batekin 40 urtetik beherako enpresaburuei laguntza eskaintzen diena. Hain zuzen ere, jarduera ekintzaileari dagokionez, nabarmendu behar da Nafarroako Gobernuak 14 milioi inguru bideratuko dituela 2007-2011 legealdian, hura sustatzeko.


Nafarroako Gobernuak lau urte horietan burutzea aurreikusi dituen proiektuei dagokienez, Roig kontseilariak 700 enpresa txiki eta ertainei profesionalki laguntzeko jarduerak, eta hazteko aukera handiagoa duten enpresen berariazko jarraipena nabarmendu zituen. Azken hauen kasuan, 120 enpresa zenbatu dira, proiekturik berritzaileenak jasotzen dituen eta IKT enpresa txiki eta ertainen berariazko atala dituen enpresa mintegi bati esker.


Amaitzeko, Roig kontseilariak adierazi zuen enpresa txiki eta ertainek informazioaren eta komunikazioaren teknologiek ekartzen dituzten abantaila guztiei etekina atera behar dietela, eta horretarako, Nafarroako Gobernuak diagnostikoak egin ez ezik ehun digitalizatze plan ere diruz lagunduko dituela. Halaber, IKTak hedatzeko, laguntza teknikoko zentro bat eskainiko duela.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa