(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Juan Ramón Corpas kontseilariak Lodosako Liburutegia inauguratu du osteguna, 2007.eko urriak 18

Kultura eta Turismo-Vianako Printzea Erakundeko kontseilaria den Juan Ramón Corpas jaunak eta Lodosako alkatea den Jesús García Antón jaunak, Erriberako Etorbideko Kultur Etxe berrian den herriko Liburutegia inauguratu dute.


Joaquín Gortari arkitektoaren proiektu hori 2001ean hasi zen Lodosako Udalaren eta Nafarroako Gobernuaren finantzazioarekin. Azken horrek, 184.942,13 euro diru-laguntzatzat eta 64.694,47 euro altzaritan eman ditu. Halaber, Nafarroako Gobernuak bere gain hartu ditu egituratutako kableen sarearen instalaziorako gastuak eta elementu informatikoen horniketa. Honetaz gain, bere gain hartuko ditu mantenua, laguntza teknikoa eta jendearentzako arretarako liburutegiaren arduradun baten izendapena.


Liburutegia eraikinaren beheko solairuan dago. Liburutegiak 485,70 metro karratuko azalera du, argi natural bikainarekin. Gaur ateak zabaltzen dituen ekipamenduak, honako hauek eskaintzen ditu: harrera eta jendearentzako informazio gunea, haurrentzako gunea, aldizkarien eta egunkarien gunea, Interneterako sarbidea duen gunea. Halaber, irakurketarako eta liburu eta ikus-entzunezkoen bildumen erakusketak egiteko edonork erabil dezakeen gune zabala.


108 leku ditu irakurketarako. Horietako 24 haurrentzako gunean daude. Halaber, 16 besaulki prentsa irakurtzeko. 5 ordenagailu daude jendeak erabil ditzan Interneteko kontsultak egiteko eta Nafarroako liburutegien katalogo kolektiboan sartzeko. Laserra eta kolore-inprimagailuak, eskanerra eta dokumentuen mailegu automatizaturako irakurgailu optikoaz gain, 15.500 dokumentu, liburu, aldizkari, DVD eta CD bilduma ditu. Bere katalogoa automatizatuta dago eta Nafarroako liburutegi publikoen katalogo kolektiboaren barruan dago.


Liburutegia astean 30 orduz dago zabalik, astelehenetik ostiralera, 15:00etatik 21:00etara, eta egun 280 lagunek emana dute izena.


Nafarroak Liburutegi Publikoen Sare zabala dauka lurralde osoan zehar. Horrek guztiak, beste Autonomia Erkidegoen aldean, lehenengo postuetan kokatzen du, informatizazio, Interneterako sarbide gune, bolumen kopurua biztanleko, eraikitako azalera eta instalazio modernoei dagokienean.


Liburutegien Zerbitzuak, bere betebeharretarako, 155 langile ditu Nafarroa osoan diren 91 liburutegi publikoetan.


Liburutegi guztiek, aurreko urteen aldean, erabiltzaile kopuruaren igoera nabarmena izan dute. Erabiltzaileek, besteak beste, obren kontsulta, dokumentuen mailegua, Internetaren eta ikus-entzunezkoen erabilera, ikasteko gunea, prentsa irakurtzea, eskola-bisitak, informazioa eskatzen dute.


Instalazioei eta horniketei dagokienean, Liburuzain Elkarteen Nazioarteko Federazioaren (IFLA) esanetan, hiri-gune handietako liburutegi zentralek, gutxienez, 28 metro karratu eskaini behar dituzte 1.000 biztanleko. Herri ertainetan eta txikietan, kopurua 42 metro karratura txikitzen da. Nafarroako liburutegi publikoek aise gainditzen dute batezbesteko hori, eta horretaz gain, ia guztiek, baliabide material eta tekniko nahikoak dituzten instalazio gaituak eta modernoak dituzte, besteak beste: Erabilerarako Interneteko konexioa duten ia 300 ordenagailu eta Wi-Fi konexioko instalazio pilotuaz gain Nafarroako Liburutegi Nagusian eta Pamplona-Iturramako liburutegian.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa