(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak aurreko udarako antolatutako suteen prebentzio eta itzalketa kanpainaren amaieran, erretako baso-azalera 128 hektareakoa izan dela ondorioztatu du osteguna, 2007.eko urriak 18

Ekainaren 8a eta irailaren 30a bitartean Nafarroako Gobernuak abian jarritako udako su prebentzio eta itzalketa kanpaina bitartean, guztira , baso azalerako, zuhaiztieko eta eremu soilduetako 128 hektarea erre dira.


Uztailaren 15ean izandako sutea ( irudia handitu )

Azken hiru urteetan erre den azalerarik txikiena da eta emaitza ona izan dela ikusita, Nafarroako Gobernuaren lehenengo azterketaren arabera, hiru faktorek izan dute eragina: udako klimaren barealdia, oso tenperatura altuak ez dira izan eta euria egin du sarri; suteak prebenitzeko aurretik burututako baso- lanak; eta Nafarroako Larrialdi Agentziak emandako lurreko eta aireko baliabideen azkartasuna eta egokitzapena Foru Komunitatean izandako suteak itzaltzeko.


Hektarea bat baino gutxiago kaltetuta aitortutako sute bakoitzeko


Udako kanpaina bukatu berri ondorengo zifrak, erregistratutako suteei eta sute-saioei dagokienez ( hektarea bat baino gutxiago kaltetu duten suteak) aurreko urteetako kopuruen antzekoak dira: aurtengo udan 190 sute eman dira (143 saio eta 47 sute), iazko 176 eta 2005eko 199 suteekin konparatuta.


Aurtengo udan erregistratutako suteetatik, 18 ekainean izan ziren, 66 uztailean, 54 abuztuan eta 52 irailean.


Hala ere, aurten estatistikan emandako jauzi kualitatiboa udako suteek kaltetutako azalerari dagokio: Nafarroan 128,41 hektarea erre dira, horietatik 16,45 ha. zuhaiztiei dagokie eta gainontzekoa, berriz, eremu soilduari (sasitza, basobera eta larreak). Bestalde, iaz 298,60 hektarea erre ziren eta 2005ean, berriz, guztira baso azalerako 805,72 ha. erre ziren.

Kanpaina hasieran alarma iragarri arren, udaberri euritsu baten eta landaretzari mesede egin dioten tenperatura onen ondoren, eta landa inguruan sua erabiltzeko debekualdi bereziak eta bestelako arriskuak mugatzen zituzten beste neurri batzuk hartu ondoren (esaterako, ibilgailuak pistetatik eta landa bidetatik zirkulatzea), aurtengo udan ez da sute nabarmenik izan, tamainari, balio ekologikoari eta ekonomikoari dagokienez, aurreko kanpainetan ez bezala (Aurinos, Ezkaba, Artederreta edo Girgillao mendietan izandakoak, esate baterako).


Era berean, aipatu behar da Landa Garapeneko eta Ingurumen Departamentuaren kontseilariak emandako foru aginduaren bidez, urriaren 12ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratutakoa, sua erabiltzeko eta ibilgailuak landa ingurunean zirkulatzeko debekualdi bereziak aplikatu zirela, joan den ekainean hartutakoak.


1,9 milioi euroko prebentziozko baso lanak


Lehenengo balantzean, Nafarroako Gobernuak aurten garatutako prebentzio kanpainaren arrakastaren arrazoietako bat Landa Garapeneko eta Ingurumen Departamentuak garatutako prebentziozko lanean datza, prebentziozko baso kudeaketa arloan.


Kapitulu honetan, eta 2006ko udatik, Nafarroako Gobernuak hogei bat jarduera garatu ditu 1,9 milioi euroan, basoko sute-arriskuak murriztera berariaz zuzenduta. Horiek honako hauek izan dira: makina astunen alokairua su-hiltzaileen esku-hartzetan laguntzeko (pistak irekitzea, su-ebakiak egitea...), aurreko kanpainetako mendi gatazkatsuenetara heltzeko pistak hobetzea (Galipentzu, Uxue, Ezkaba, Petilla de Aragon, Bera...), oihangintza lanak eta prebentziorako zaborra kentzea balio ekologiko bereziko zonaldetan (Sabaiza, Lanaibarra, Ledea, Villafranca, Funes, Lokiz...) edo ur tangak instalatzea Nafarroako gune estrategikoetan horrekin suteen aurkako baliabideak errazteko, eta hein berean, urtearen gainontzeko hilabeteetan, bertako abeltzainek erabili ahal izateko.


Bertako erakundeekin eta jabe pribatuekin elkarlanean arituz, Landa Garapeneko eta Ingurumen Departamentuak ere nabarmendu du mendi publikoetan eta pribatuetan garatutako mantenu eta hobekuntza lanen garrantzia, Nafarroako Gobernuaren urteko deialdiaren barruan, batik bat, alor honetan emandako diru-laguntzei esker.


Ingurumen-teknikarien aurretiko azterlan horren arabera, aurtengo udako suteen bi arrazoi ezagun nagusienak gizakiaren arduragabekeria landa inguruan (bereziki baimendu gabeko nekazaritza erreketak) eta laboreen uzta jasotzeko eta lastoa txikitzeko makinek eragindako istripuak izan dira. Azken horiek, nekazaritza azalerei edo uztondoei gain, batzuetan gertuko baso finkei eragiten diete.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa