(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Foruzaingoak trafiko-dispositibo berezia zabalduko du igande honetan Vianan antolatuko den Nafarroa Oinez dela eta osteguna, 2007.eko urriak 18

Foruzaingoak 67 udaltzainekin eta Nafarroako Gobernuaren helikopteroko aire-laguntzarekin jardungo du lankidetzan Vianan igande honetan antolatuko den dispositibo berezian, Guardia Zibilaren eta Logroñoko Udaltzaingoarekin batera bertan, 2007ko "Nafarroa Oinez" antolatuko delako, hau da, Nafarroako ikastolen urteko jaia.


Nafarroa Oinez jaira joateko gomendatutako ibilbideak ( irudia handitu )

Foruzaingoak jai honetan parte hartu nahi duten hiritarrei, antolatzaileek eta laguntzaileek Vianara iristeko egokitutako garraio publikoa erabiltzea gomendatzen die. Autobus horiek, Gipuzkoatik datozenak bezala, herri honetako industrialdean kokatutako aparkaleku espezifikoetaraino sartuko dira, Autovía del Caminoren bidez (A-12, Iruñea-Logroño) eta 75 kilometro-puntuan aparkalekuraino desbideratuko dira NA-6320 tokiko-errepidetik.


Hala ere, Vianaraino ibilgailu partikularrez joatea erabakitzen duten nafarrek errepide hauetatik egin beharko dute:


- Erriberatik datozen ibilgailuak: Eje del Ebro errepidea jarraitu (NA-134) eta Recajoko errotondan NA-6320 tokiko-errepidea hartu aipatutako industrialderaino. Bertan, turismoak aparkatzeko aparkaleku landak egokituko dira.


- Aguilar de Codés-etik eta ondoko udalerrietatik datozen ibilgailuak: aparkatzeko landa bat egokitu zaie NA-7230 tokiko-errepidearen 1. kilometro puntuan.


- Nafarroako gainontzeko lekuetatik datozen ibilgailuak: Autovía del Camino hartu (A-12) Los Arcoseko irteeraraino (58. kilometro puntua) eta Logroñoko errepide zaharretik (orain NA-1110) Vianaraino jarraitu. Bertan, urbanizazio berrian, turismo horientzat aparkaleku bat egokitu da, baita Gipuzkoatik iristen direnentzat ere.


Guztiei eskatzen zaie seinaleak eta "Nafarroa Oinez" jaiko antolatzaileek ipinitako informazio panelak errespetatzeko, baita trafiko dispositibo berezian parte hartu duten agenteek emandako adierazpenak ere. Halaber, Vianara iristeko eta irteteko "puntako orduak" saihestea gomendatzen da, aparkalekuak eta Nafarroako hiri honetara iristeko bideak modu mailakatuan erabiliz.


Bizkaitik eta Arabatik datozen lagunentzako azalpenak


Era berean, Foruzaingoak Arabatik eta Bizkaitik etorritako ibilgailu partikularrak aparkatzen lagunduko du. Horiei gomendatzen zaie Vianara Euskal Herriko-Aragoiko Autopistatik (AP-68) iristea, Logroñoko 12 zenbakidun irteera hartuz eta LO-20, A-13 eta N-111 errepideak hartuz Zona de Cuevas aparkalekuraino iritsi arte, Vianan bertan.


Arabako-Errioxatik Vianara iristen diren partikularrek NA-7220 toki-errepideko 1. kilometro puntuan egokitutako aparkalekua erabili beharko dute.


Bestalde, bi euskal probintzia hauetatik iritsitako autobusek turismoen ibilbide berbera egin beharko dute, N-111 errepidetik jarraitzeari buruzko adierazpena izan ezik; izan ere, A-13 autobia amaitzean, LR-131 errepidetik jarraituko dute, Cantabria industrialdean zehar, Ebro Ardatzeko NA-134 errepidearekin bat egiteko eta Recajoko errotondatik, Vianako industrialderaino iristeko. Bertan, autobusentzat aparkaleku bat egokituko da.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa