(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

70 herrialdetako 804 dokumentalek eman dute izena Punto de Vista jaialdiko sail ofizialean ostirala, 2007.eko urriak 19

Nafarroako Zinema Dokumentaleko Nazioarteko Jaialdiaren laugarren edizioko filmak 2008ko otsailaren 15etik 23ra egongo dira ikusgai, Iruñean


Jaialdiko kartela.

Jaialdiko kartela. ( irudia handitu )

Zinema Dokumentaleko Punto de Vista Jaialdirako hautaketa-prozesuan 804 film aurkeztu dituzte. Jaialdiaren laugarren edizioko filmak 2008ko otsailaren 15etik 23ra egongo dira ikusgai, Iruñean. Film-kopuruari dagokionez, joan den urtean halako lau aurkeztu dituzte; izan ere, iaz 408 film zeuden.


Guztira, 482 dokumental luze eta 322 dokumental labur daude, 70 herrialdetakoak. Horietatik 93 bi herrialdek edo gehiagok elkarrekin ekoiztutakoak dira. Jaialdia Nafarroako Gobernuak antolatu du, Kultura eta Turismo Departamentuaren (Vianako Printzea Erakundearen) bitartez. Jendeak ikusi ahal izango dituen pelikulak, hau da, sariak jasotzeko hautagai diren pelikulak, abenduan ezagutuko dira.


Herrialdeka, pelikula gehienak Espainian ekoiztutakoak dira, guztira 182 lan. Horiez gain, Frantziatik 48 heldu dira, Argentinatik 47, Italiatik 43, Estatu Batuetatik 39, Alemaniatik 29, Israeldik 23, Austriatik 19 eta Britainia Handitik beste 19; 17 Irangoak dira, 16 Txilekoak, 15 Mexikokoak, 13 Kanadakoak, 12 Belgikakoak, beste 12 Kolonbiakoak eta 11 Errusiakoak. Orobat, Indiatik 10 dokumental iritsi dira, Holanda, Portugal eta Suitzatik bederatzina, Brasildik eta Poloniatik zortzina, Finlandiatik 7, Txinatik 6, Grezia eta Serbiatik bosna eta Kroazia eta Perutik launa. Halaber, herrialde hauetatik hiruna dokumental heldu dira: Armenia, Ekuador, Hungaria, Indonesia, Japonia, Kenya, Letonia Zeelanda Berria eta Suedia; eta hauetatik bina: Bangladesh, Bulgaria, Kuba, Danimarka, Txekiar Errepublika, Estonia, Maroko, Palestina, Paraguay, Filipinak, Puerto Rico, Dominikar Errepublika, Hego Korea, Taiwan eta Ukrainia. Hori gutxi balitz, herrialde hautetatik dokumental bana heldu dira: Albania, Angola, Aljeria, Australia, Bosnia-Herzegovina, Burkina Faso, Siria, Egipto, Georgia, Libano, Lituania, Montenegro, Mozambike, Qatar, Singapur eta Eslovenia.


Sariak


Aukeratutako pelikulak otsailaren 15etik 23ra egongo dira ikusgai Iruñean. Pelikulek sari hauek jaso ahal izango dituzte: pelikula onenarentzako Punto de Vista sari nagusia, 10.000 eurokoa; zuzendari onenarentzako Jean Vigo saria, 5.000 eurokoa; film labur onenarentzako saria, 3.500 eurokoa; eta ikusleen sari berezia, 2.500 eurokoa. Epaimahaia nazioartekoa izango da; epaimahaikide izango dira, adibidez, Marcel Lozinski eta Ross McElwee. Aipatu sariez gain, aipamen bereziak egingo dituzte eta 1.000 euroko bi sari emango dituzte.


Lehiaketako sail ofizialaz gain, jaialdian hainbat atal egongo dira: informazio-atala, atzera begirako atala, aurkezpenak eta estreinaldiak. Jaialdiaren hurrengo edizioan Nicolas Philibert zinemagilea, Etre et avoir film ospetsuaren egilea, izango dugu bisitan; Philibertek masterclass delako bat emango du.


2008ko irudia


Punto de Vista Jaialdiaren laugarren edizioko irudia Matias Costa argazkilariarena izango da. Costa Nophoto elkarteko kidea da, Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean kazetaritza ikasitakoa. Sari ugari jaso ditu, besteak beste: World Press Photo, Leica, Unicef eta PhotoEspaña sariak. El País eta El Mundo egunkarietan lanean aritu da eta Parisko Agence VU eta Londresko Panos Pictures erakundeetako kide ere izan da. Bere lana hainbat herrialdetako arte-bildumetan dago ikusgai.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa