(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Herri Lan Departamentuak jakinarazi du semaforoak jarriko dituela N-121-A errepidean, Bera eta Endarlatsa artean ostirala, 2007.eko urriak 19

Semaforoak berrehun metroko tartean jarriko dira, eskuinaldeko ezpondaren hondeatze-lanak direla eta galtzada estutu egin delako


N-121-A errepideko lanak

N-121-A errepidearen irudia. ( irudia handitu )

Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak jakinarazi du N-121-A errepidean semaforoak jarriko dituztela, Bera eta Endarlatsa arteko berrehun metroko tartean, urriaren 22an hasi eta hiru astetan.


Izan ere, errepidearen eskuinaldeko ezponda hondeatzen ari dira eta, ondorioz, galtzada estutu egin dute. Hortaz, hondeatze-lanak bukatu bitartean semaforoak jarriko dituzte eta zirkulazioa txandakakoa izango da.


Semaforoak jarriko dira, hain zuzen, 69+240 eta 69+440 kilometro-puntuen artean, eta egun osoan egongo dira martxan, salbu asteburuetan. Zirkulazioaren geldialdiak hiru minutukoak izango dira, gutxi gorabehera, aurrena norabide batean eta gero bestean.


Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentua N-121-A errepidea egokitzen eta hobetzen ari da, Sunbilla eta Endarlatsa artean. Aldi berean, Gipuzkoako Foru Aldundia gauza bera egiten ari da Endarlatsa eta Behobia arteko bidean. Guztira, beraz, 22 kilometro ari dira egokitzen.


Nafarroari dagozkion obrak hiru zatitan daude banatuta: Igantzi-Etxalar, 4,15 kilometro; Etxalar-Bera, 3,72 kilometro; eta Bera-Endarlatsa, 2,54 kilometro.


Helburua da Endarlatsatik Iruñerako ardatzaren ezaugarri tekniko eta geometrikoak berdintzea; horretarako, aipatu errepide-zatiak hobetu egin behar dira. Lanak dira, zehatz-mehatz, dagoen plataforma handitzea, kurbadura-erradioak hobetzea, ibilgailu motelentzako lerro bat jartzea, luzera-profila hobetzea, saihesbideak jartzea eta loturak egitea.


Topografiari dagokionez, bailara sakona da, Bidasoa ibaiak zeharkatua. Horregatik, biaduktuak, tunelak, inausketak eta lubetak egin behar dira; lan horiek, gainera, gaur egungo errepidetik gertu edo errepidean bertan egitekoak dira. Gauzak horrela, lanek, ezinbestean, eragina izango dute errepidean zein zirkulazioan.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa