(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Tuterako BASF enpresa eta Nafarroako Larrialdietako Agentzia suteak eragindako larrialdietako simulazio batean elkarlanean aritu dira asteazkena, 2007.eko urriak 24

Eraikuntzarako isolagailuak ekoizten dituen Tuterako BASF enpresak eta Nafarroako Gobernuaren Nafarroako Larrialdietako Agentziak (NLA), aurreko astean, suteak eragindako larrialdiko simulazio bat burutu zuten elakrekin. Bertan, Las Labradas industrialdean dagoen enpresak diseinatutako larrialdi-plana aktibatu zen.


BASF enpresa

BASF enpresa Las Labradas industrialdean dago. ( irudia handitu )

Horrela, pasa den asteazkenean, enpresak SOS Navarra 112 telefonora deitu eta existitzen ez zen sute baten berri eman zuen. Ondoren, enpresaren alarmak aktibatu ziren eta bertako arduradun nahiz langileek enpresako larrialdi-planari jarraiki jardun zuten; NLA larrialdietako zentralak Las Labradas industrialderaino Tuterako suhiltzaileen parkeko zuzkidura bat eraman zuen, anbulantzia baten laguntzarekin. Suhiltzaileak sutea benetakoa izango balitz bezala aritu ziren eta, beraz, arrisku zonaldea hustu eta sua itzaltzeko instalazio bat muntatu zuten, nahiz eta zirkuituan urik ez egon.


Simulazio horrekin egiaztatu denez, langileek ondo barneratu eta bereganatu dute BASF enpresako larrialdi-plana; lankidetza egokia izan zen eta ez zen suhiltzaile profesionalen lana inolaz oztopatu. Diseinatutako plana zuzena zela frogatu ahal izan zen, eta suteak itzali eta instalazioak husteko neurriak egokiak direla ikusi da. Horrez gain, BASF enpresaren beraren langileen eta suhiltzaile profesionalen erantzun-denborak ere neurtu ahal izan ziren.


Suhitzaileen kamioia

Simulazioari esker, parte hartu zuten larrialdietako zerbitzuen erantzun-denborak neurtu ahal izan ziren. ( irudia handitu )

Enpresan txanda desberdinetan diharduten langileei eta Tuterako suhiltzaileen parkeko langileei larrialdietako plan hau ezagutzera emateko helburuarekin, simulazioa egin ondoren, eta aste honetan, enpresan egiteko baterako bisitak antolatu dira, larrialdi-plana azaltzeko eta langile zein suhiltzaile guztiek ondo ezagutzeko.


Gogoratu behar da Nafarroako Gobernua, Nafarroako Larrialdietako Agentziaren bidez, hala berezko ekimenez, nola hirugarrenen eskaeraren ondorioz, suhiltzaileek eta babes zibileko langileek larrialdiak edota hondamendiak sor daitezkeen zonalde edo instalazioak bisitatzea proposatzen ari dela (enpresak, merkataritza-guneak, eskolak...), bai bertan arriskua sortu daitekeelako, bai jende ugari biltzen delako.


Dagoeneko larrialdietako protokolo bat egon badagoen kasuetan, hori errebisatu eta bere ezagutza sakontzen da, larrialdietako baliabideek erantzun hobea eta eraginkorragoa bermatu ahal izateko; eta gainontzeko kasuetan, larrialdi-plana idaztea sustatzen da, zonaldeko titular eta arduradunen laguntzarekin, betiere.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa