(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak eta Iruñeko Udalak hiriburuko autobus-geltoki berriaren inaugurazio-ekitaldiak aurkeztu dituzte astelehena, 2007.eko urriak 29

Inaugurazioa azaroaren 9an izango da, eta geltokia 12an hasiko da ibiltzen. Bestalde, asteburuan, noria bat erabili ahal izango dute herritarrek, geltokiaren airetiko ikuspegia izan dezaten, eta baita erakusketa bat ere, proiektuaren bilakaeraren eta garapenaren inguruan.


Iruñeko autobus-geltoki berriaren inaugurazioa

Iruñeko autobus-geltoki berriaren inaugurazioko irudia. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuko Garraioetako zuzendari nagusi Susana Labiano Basterok eta Iruñeko Udaleko Proiektu Estrategikoetako eta Obretako zinegotzi delegatu Javier Lópezek, Iruñeko autobus-geltoki berria inauguratzeko antolatutako ekitaldiaren programa aurkeztu dute gaur goizean.


Azpiegitura berri honen inaugurazioa datorren azaroaren 9an, 12:00etan, izango da, eta egun horretan eta hurrengoetan, azaroaren 10ean eta 11n, jardueren programa garatuko da zenbait ekintzekin. Horien artean, barne hartzen da inauguraziorako kokatutako noria bat funtzionatzen jartzea. Noria horri esker, herritarrek geltokiaren kanpoaldeko airetiko ikuspegia izango dute, eta baita Ziudadelatik berreskuratutako eremuarena ere. Bestalde, erakusketa bat izango da, eta "Hurrengo geltokia: Ziudadela" goiburuarekin, proiektuaren bilakaera eta ezaugarriak erakutsiko dira. Halaber, jai ekitaldiak izango dira; hala nola, La Pamplonesa musika-bandaren kontzertua, su artifizialak, eta Erraldoi eta Buruhandiak Konpartsaren ibilaldia.


Iruñeko autobus-geltoki berriak, zorupean garatutako garraio instalazioen abangoardia, eta Ziudadela berreskuratu eta gero lur gainean dagoen hiriaren historia uztartzen ditu. Azysa eta Gea 21 (UTE Nafarroako Autobus-geltokia) enpresek eraiki dute, eta inbertsioa 38 milioi eurokoa izan da, Nafarroako Gobernuak, Iruñeko Udalak eta eraikuntza-enpresek finantzatu dutena. Zehazki, 27 milioi administrazioek ekarri dituzte (%60a Nafarroako Gobernua keta %40a Iruñeko Udalak). Gainerakoa, enpresa esleipendunak egindako instalazioen ustiapenarekin finantzatuko da.


Geltoki berriaren ezaugarriak


Autobus-geltoki berriaren ezaugarriak ondorengoak dira:


Lurpeko 3 solairu. Autobus-geltoki berria lurpeko hiru solairuetan garatuko da, eta guztira, 27.000 metro koadroko azalera izango du. Lehen solairuan (-1), lurpean zuzenean, administrazio eta kontrol eremua dago. Pisu bat beherago, -2 solairuan, dartsenak, itxarongela, atondoa, leihatilak, merkataritza-eremua eta sukaldaritzarako zonaldea izango dira. Geltokiko eskaintza gastronomikoari dagokionez, ostalaritza eremua izango da Pizza Hut eta Kentucky Fried Chicken frankiziekin. Azken solairua (-3) bertakoek eta txandaka aparkatzeko lekua izango da. Guztira, 598 leku egongo da.


Kanpotik ikus daitekeen geltokiko elementu bakarra sarbideko markesina da. 100 metroko luzera eta 5 metroko altuera duen beirazko egitura da. Markesinaren azpian sartzeko eskailera mekanikoak, hiru igogailu eta bi eskailera finko daude.


52 dartsena. Geltoki berrian 52 dartsena egongo dira autobusetarako, 28 dartsena nagusian eta 24 indartzeko dartsenan. Dartsena nagusiak 26 metroko erradioa duten geometria zirkularra du, eta 2.200 metro koadrokoa zalera du. Bere forma euritako baten antzekoa da: hormigoizko eraztun batez osatuta dago, lauzez eta 2 metroko diametroko zutabe zirkularra euskarri duten 16 habe erradialez osatutakoa. Dartsena honen estalkia eraikitzeko 4.300 tona hormigoi behar izan ziren. Indartzeko dartsena lineala da, eta gutxi gorabehera 3.100 metro koadroko azalera du.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa