(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Fiteroko Andre Maria Erreginaren parrokiako sei kutxeta berriztatuko dituzte Madrilen asteazkena, 2007.eko urriak 31

Fiteroko Andre Maria Erreginaren parrokiako sei kutxeta daude atzotik Madrilgo Espainiako Ondare Historikoaren Institutuan, Nafarroako Ondare Historikoaren Kontserbaziorako Fundazioak hartutako konpromisoaren ondoren, "Fitero. Monasterio baten legatua" erakusketaren barruan, Interes Kulturaleko Ondasun gisa hartutako ondasun higigarri ugari berritzeko.


Fiteroko kutxeta

Madrilen berriztatuko diren Fiteroko Andre Maria Erreginaren parrokiako kutxetetako bat. ( irudia handitu )

Berriztatuko diren sei kutxetak honako hauek dira: X. mendean Halafek egindako bolizko kutxeta islamikoa; erlikia-ontzi erromanikoa, Tetrarmorfosen irudiarekin tapan, XII. mendeko bigarren erdialdekoa; XIII. mende bukaerako kutxeta gotiko polikromatua, "Hiru Mariek Jesusen hilobira egindako bisita"ren eta "Deikundea"ren irudiekin; arreoko kutxa txikia ezkutuekin, tailer hispaniarren gotikoa, 1326. urtearen ingurukoa; Erdi Aroko bolizko kutxatila, jatorriz Siziliakoa, pintura hondarrekin, falkoneria eszenekin; antzekoa den bolizko beste kutxatila baten zatiak dituen pieza, polikromia hondarrekin (bi plaka eta burdinazko zenbait pieza), eta, azkenik, zilarrezko filigrana duen erlikia-ontzi barrokoa, jatorriz Kubakoa, XVII. mendearen bukaerakoa.


Espainiako Ondare Historikoaren Institutua, Europako kultura-ondasunen kontserbazioaz eta berriztatzeaz arduratzen den Kultura Ministerioaren menpeko erakundea, ondasun multzo honetan beharrezkoa den kontserbazio eta berriztatze tratamendua ezartzeaz arduratzen da.


Gogorarazi behar da Fiteroko Andre Maria Erreginaren parrokiako ondasun higigarrien zati bat "Fitero. Monasterio baten legatua" erakusketa baino lehen berriztatu zirela, erakusketan bertan agertzeko. Beste batzuk, erakusketan tratatu ziren, interesa zuen jendeari kontserbazio eta berriztatze tratamenduak erakusteko. Bestalde, zenbait ondasun (horien artean apaingarri liturgikoak daudelarik), tailer espezializatu batean berriztatzen ari dira, erakusketan bertan, eta erakusketaren ondoren. Hemendik gutxira lehen sorta itzuliko dute Fiterora, eta erakustea aurreikusita dago.


Nafarroako Ondare Historikoaren Kontserbaziorako Fundazioak lan honekin jarraituko du Fiteroko Andre Maria Erreginaren Parrokiaren ondasun higigarrien multzoa osorik berriztatu arte.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa