(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Hezkuntzaren eta Trafikoko Zuzendaritza Nagusiaren arteko akordioa aurkeztu dute, Bide Hezkuntzaren arloko jarduerak koordinatzeko asteazkena, 2007.eko urriak 31

Curriculumetan eta irakasleen prestakuntza-planetan zeharkako gai gisa sartzeko konpromisoa hartu du Hezkuntza departamentuak


Hezkuntza kontseilari Carlos Peréz-Nievasek eta Nafarroako Gobernuko delegatu Vicente Ripak, Hezkuntza Departamentuak eta Barne Ministerioko Trafikoko Zuzendaritza Nagusiak Bide Hezkuntza arloko jarduerak koordinatzeko duela gutxi egindako akordioa aurkeztu dute gaur goizean egindako prentsaurreko batean.


Bi administrazioek hezkuntzak duen eginkizun garrantzitsua azpimarratu dute, besteak beste, ekintza onuragarriak garatzeko, eta garraiobideak mugarik gabe gehitzearen eta ardurarik gabe erabiltzearen ondorioz, gizabanakoen, gizartearen eta ingurumenaren bizitza kalitatean ondorio kaltegarriak prebenitzeko. Horregatik, hitzarmen honen barruan, Hezkuntza Departamentuak eskoletako curriculumak arautzen dituen araudian Bide Hezkuntza zeharkako gai gisa sartzeko, eta irakasleen prestakuntzarako urteko planetan Bide Hezkuntzako jarduerak eta edukiak sustatzeko konpromisoa hartu du.


Hezkuntzak, gainera, Bide Hezkuntzaren inguruko berrikuntza proiektuak sustatuko ditu, eta eduki horiek jarduera osagarrietan eta curriculumetik kanpokoetan diseinatu eta ezartzeko konpromisoa hartuko du.


Bestalde, Trafikoko Zuzendaritza Nagusiak curriculumak egitean aholkatzeko, eta profesionalen prestakuntzarako jarduerak eta ikasmaterialak egiten laguntzeko konpromisoa hartu du. Halaber, Bide Hezkuntzaren inguruko hezkuntza berrikuntzako proiektuetan orientatuko du, jarduera osagarrien eta curriculumetik kanpokoen garapena sustatuko du hezkuntza maila guztietan, eta irakasle nahiz ikasleei erraztasunak emango dizkie hezkuntza praktikak egiteko, azpiegitura interesgarriak eskura ditzaten.


Bi administrazioek Bide Hezkuntzako argitalpenak eta ikasmaterialak elkarri trukatzeko, batera egiteko eta argitaratzeko konpromisoa hartu dute.


Akordio hori garatzeko, eta jarraitzen dela ziurtatzeko, erakunde bakoitzaren hiru ordezkariez osatutako batzordea eratu da, jarduera eremu ezberdinetan ekintzan programatzeko: curriculumaren garapena, irakasleen prestakuntza, berrikuntza proiektuak eta materialak egitea. Batzorde honek, halaber, materialak zabal daitezen sustatuko du, jardueren jarraipena eta urteko balorazioa egingo du, eta azkenik, ekimen berriak bultzatuko ditu.


Ekimena, Hezkuntza Departamentuak Nafarroako Bide Segurtasunaren Estrategiari jarraiki egiten dituen ekintza zehatzen barruan kokatu behar da. Estrategia hori, 2005eko apirilean Nafarroako Gobernuak hartutako erabakiaren bidez onetsi zen, eremu politiko edo pribatuan, bide segurtasunaren arloan egiten diren politika eta ekimen guztiak koordinatzeko.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa