(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Herri Lan Departamentuak 700.000 euro gehiago inbertituko ditu 2007an motoziklistak babesteko hesietan asteazkena, 2007.eko urriak 31

Nafarroako Gobernuak 2006an motoziklisten elkarteekin izenpetutako Akordio batean aurreikusitako hesi berri horien instalazioa azkarrago egingo du, eta dagoeneko helburuen %60a bete da.


Motoristak babesteko hesien instalazioa, N-700 errepidean, Etxauriko gainean

Alba kontseilaria eta Herri Lan departamentuko zuzendari nagusi José Luis Echávarri, Etxauriko gaineko instalazio bat ikusten (N-700 errepidean). ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuko Herri Lan, Garraio eta Komunikazio departamentuko kontseilari Laura Alba Cuadradok, bere Departamentua Motoristak Babesteko Sistemaren (SPM) hesi berriak Nafarroako errepideetan instalatzeko lanak azkartzen ari dela adierazi du gaur. Xedea da 2006an Nafarroako Gobernuak Asociación Mutua Motera elkartearekin, Nafarroako Motoziklismo Federazioarekin eta Nafarroako motoklubekin izenpetutako Akordioa betetzeko epeak laburtzea, motozikletekin eta bi gurpileko bestelako ibilgailuekin zerikusia duen ezbehar-kopurua murrizte aldera.


Helburu horrekin, Herri Lan, Garraio, eta Komunikazio Departamentuak beste 695.959 euro inbertituko ditu aurten, Foru Komunitateko errepideetan 14.121 metroko babes-hesiak jartzeko. Inbertitu den kopuru gehiago horri, ekitaldi honetarako dagoeneko aurreikusita zegoen 300.000 euroko partida gehitu behar zaio; hortaz, Motoristak Babesteko Sisteman egindako inbertsioa, guztira, milioi bat eurokoa izango da 2007an.


Nafarroako Gobernuak iaz motoziklisten elkarteekin izenpetutako Akordioan, bost urtetan 1,5 milioi euroko inbertsioa egitea jasotzen da; hortaz, orain arte egindako inbertsioak aintzat harturik, bi urtetan bakarrik akordioaren helburuen %60a bete da.


Alba kontseilariak hesi berriak azkarrago jarriko direla adierazi du gaur goizean, Akordioaren jarraipen batzordeak egindako bileran. Bilera horretan, honakoa hauek parte hartu dute: Asociación Mutua Motera elkarteko presidenteorde Juan Soroa; elkarteko horretako Nafarroako ordezkari Fernando Sanz; Óscar Ruiz de Erentxun, elkarte horretako kidea ere bai; Chema González, Argako Asociación motera Akelarres elkartekoa, Guardia Zibileko eta Foruzaintzako ordezkariak, etab aita Herri Lanetako zuzendari nagusi José Luis Echávarri.


Bileraren ondoren, Alba kontseilariak eta bileran parte hartutako gainerakoak Iruña-Lizarra (Etxauritik) NA-700 errepidean instalatutako hesi berriak ikustera joan dira.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa