(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Hezkuntza Departamentuak “Eskola lehiaketak 2007-2008” informazio liburuxka argitaratu du, euskararen sormena eskolan sustatzeko

ostirala, 2007.eko azaroak 2

Ekimen hauetan 3.000 ikasle inguruk parte hartzen dute eta helburua da gelan ikasitako hizkuntza trebeziak garatzea


Hezkuntza Departamentuak “Eskola lehiaketak 2007-2008” informazio liburuxka argitaratu du, euskararen sormena eskolan sustatzeko.



Informazio liburuxkan bi ekimen mota biltzen dira: lehiaketak, material idatziak eta ahozko materialak saritzen dituztenak, eta eskola antzerkiko jarduerak. Frogatuta dago ekimen horiek, lehiaketak zein antzerkia, baliabide eraginkorrak direla A, B eta D ereduetako ikasleek garatu ditzaten gelan jasotako hizkuntza trebetasunak.


Lehiaketa arloan, ondoko hauek sartzer dira:



Eskola antzerkia, berriz, Lehen Hezkuntzako hirugarren zikloko ikasleei eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleei zuzentzen zaie. Kanpainaren helburua da antzerki zaletasuna sustatzea eta antzerki zaletasuna duten ikasleen artean esperientzia-trukea bultzatzea eta eszenatoki errealetan jendaurreko esperientziak izatea.



Saritutako lanak Hezkuntza Departamentuak argitaratzen duen Lenarriak bilduman argitaratuko dira. Honi buruzko informazioa jasotzeko eta eskabideen inprimakiak jaisteko indarrean dago ondoko web gunea: http://www.pnte.cfnavarra.es/eibz/sustapena. Aurreikuspenen arabera, 3.000 ikasle inguruk parte hartuko dute jarduera hauetan.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa