(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

2008ko Nafarroako aurrekontuen aurreproiektua 4.286,6 milioi eurokoa da ostirala, 2007.eko azaroak 9

Álvaro Miranda Simavilla bigarren presidenteorde eta Ekonomia eta Ogasun kontseilariak 2008ko Nafarroako Aurrekontu Orokorren aurreproiektua aurkeztu du. Zenbatekoa 4.286,6 milioi eurokoa da; hots, 2007rako onartutakoa baino %9,87 handiagoa.


Dokumentua Nafarroako Ekonomia eta Gizarte Kontseiluari igorriko diote, azter dezan.


Aipaturiko zenbatekotik, 4.268,3 milioi euro Nafarroako Gobernuko Departamentuei zuzenduko zaizkie; 17 milioi euro, Nafarroako Parlamentuari; 0,7 milioi euro, Ikus-entzunezkoen Kontseiluari; eta 0,6 milioi euro, Nafarroako Kontseiluari.


Neurri berriak


Gizarte arloko eta toki erakundeen gaineko neurri berriak biltzen ditu dokumentuak, eta 46,43 milioi euro zuzenduko dira horretarako. Osasun arloari dagokionez, esate baterako, itxaron zerrendak murrizteko plana jarriko da abian, eta 15 milioi euro zuzenduko dira osasun langileen kopurua areagotzeko. Era berean, udaletxeak finantzatzeko plan berezi bat ere aurreikusi da, eta 10 milioi euro erabiliko dira horretarako.


Gauzatuko diren beste neurri batzuk honako hauek dira: zorua eta etxebizitzak erostea eta sustatzea (5 milioi euro), haur hezkuntzako 0-3 zikloa zabaltzea (3 milioi), testuliburuen doakotasun plana (3 milioi), eta Iruñeko hiriburutza agiria (2,5 milioi).


Neurri horiek osatzeko, %0,8 handituko da honako arlo hauetako aurrekontua: garapenerako lankidetza proiektuak (2,83 milioi), kontratuen kudeaketa adindunen etxeetan (2,1 milioi euro), ikastetxe publikoetako inbertsioak (1,5 milioi euro) eta irakasleengan eta ikasleengan atzerriko hizkuntzak sustatzea (1,5 milioi euro).


Gastua, Departamentuka


Aurrekontu handiena Osasun Departamentuak (865.233.006 euro), Ekonomia eta Ogasun Departamentuak (778.749.999 euro) eta Hezkuntza Departamentuak (626.240.000 euro) izango dute.


Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuari dagokionez, aurrekontua 411.574.400 eurokoa izango da. Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuaren aurrekontua 332.233.241 eurokoa izango da; Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentukoa, 277.469.868 eurokoa; eta Toki Administrazioko Departamentukoa 271.700.000 eurokoa.


Etxebizitza eta Lurralde Antolamenduko Departamentuko aurrekontua 249.005.500 eurokoa izango da; Landa Garapen eta Ingurumen Departamentukoa, 194.600.000 eurokoa; eta Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentukoa, 154.900.000 eurokoa. Amaitzeko, Kultura eta Turismo Departamentuak 87.703.500 euroko aurrekontua izango du; eta Erakundeekiko Harremanak eta Gobernuaren Eleduna Departamentu berriak, 18.947.937 euro.


Aldaketak PFEZean


 PFEZari buruzko neurri fiskal berriak ere biltzen ditu aurreproiektuak. Esate baterako, etxebizitzen alokairua sustatzearren, jabeek izandako irabazien gaineko zerga %55 murriztuko da.


Gainera, enpresen eskualdaketa eta jarraipena sustatzearren, 60 urtetik gorako gurasoek zergarik ordaindu gabe eskualdatu ahal izango dizkiete enpresak seme-alabei. Era berean, lan sozietateetan akzioak erosteko emandako laguntza zuzenen gaineko zergarik ere ez da ordainduko.


Amaitzeko, ikasketetarako bekek ere zerga tratamendu berria izango dute; izan ere, ikasketetarako eta ikerketarako beken gaineko zergarik ez da ordainduko, eta lan inbertsioetarako beken gainean jatorrian egindako atxikipenak ezabatuko dira.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa