Castellano | Euskara | Français | English
Iruñeko autobus geltoki berriaren inaugurazio ekitaldia gaur eguerdian egin da, eta Miguel Sanz Sesma Nafarroako Gobernuko presidentea bertan izan da.
Gaur goizean, Nafarroako Gobernuko presidente Miguel Sanzek "Nuevas perspectivas y retos en el XXV aniversario del Amejoramiento del Fuero" izenburua duen liburua aurkeztu du. Ekitaldian, presidentearekin batera egon dira lehen presidenteorde eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamenduko kontseilari Javier Caballero Martínez eta argitalpena zuzendu duen José Antonio Razquin Lizarraga.
Álvaro Miranda Simavilla bigarren presidenteorde eta Ekonomia eta Ogasun kontseilariak 2008ko Nafarroako Aurrekontu Orokorren aurreproiektua aurkeztu du. Zenbatekoa 4.286,6 milioi eurokoa da; hots, 2007rako onartutakoa baino %9,87 handiagoa.
EJE (Europar Enpresa Gaztea) ekimenaren bidez, balioen garapena eta ekintzailetzarako gaitasuna sustatu nahi dira, ikasleen artean