(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gaur inauguratu duten Iruñeko autobus geltoki berriaren garrantzia azpimarratu du Sanz presidenteak ostirala, 2007.eko azaroak 9

Iruñeko autobus geltoki berriaren inaugurazio ekitaldia gaur eguerdian egin da, eta Miguel Sanz Sesma Nafarroako Gobernuko presidentea bertan izan da.


 Iruñeko autobus geltoki berriaren inaugurazioa

Sanz Presidentea Iruñeko autobus geltoki berriaren inaugurazio ekitaldian. ( irudia handitu )

Hainbat erakundetako ordezkariak izan dira inaugurazioan, eta Yolanda Barcina Angulo Iruñeko alkatea, Ángel Ruiz Cornago Nafarroako Garraio Enpresen Elkarteko presidentea eta Sanz presidentea mintzatu dira. Hitzaldien ondoren, lehen autobusa sartu da geltokira, inaugurazioaren oroigarri plaka desestali dute, eta guztiek azpiegitura berria bisitatu dute.


Geltokia hiriko leku enblematiko batean eraikitzeko erabakia hartu arte proiektuak izandako gogabeherak ekarri ditu gogora Sanz presidenteak bere mintzaldian. Azpiegitura berria lurperatzeko, eta era berean, Ziudadelako ondare historiko-artistikoa azaleratzeko borondatea eta ahalegina azpimarratu ditu; izan ere, horixe bera dagokio Nafarroakoa bezalako gizarte garatuari.


Halaber, eskerrak eman dizkie proiektuari sostengua eman dioten alderdi politikoei, langileei eta Foru Komunitateko garraio enpresei.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa