(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Iruñeko bide sareko Hegoaldeko sarbideei buruzko informazio azterketa Proiektu Sektorial deklaratu da

astelehena, 2007.eko azaroak 19

Nafarroako Gobernuak Udalez gaindiko Proiektu Sektorial (UPS) deklaratu du “Iruñeko bide sareko Hegoaldeko sarbideei buruzko informazio azterketa”, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak sustatzen duena.


Proiektuaren planoa

Proiektuaren planoa.

Espedientea jende aurrean jarriko da hogeita hamar eguneko epeaz eta aldi berean audientzia emanen zaie aurreikusten diren lanek ukitzen dituzten udalei. Espedientea kontsultatzen ahal da Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan (Iruñeko Armada etorbidea, 2, 3. maila).


Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak aipatu informazio azterketa aurkeztu zuen 2007ko apirilaren 13an. Azterketarekin batera Ingurumenaren Gaineko Eragin Azterketa ere aurkeztu zen, Ingurumenaren gaineko Eraginaren Deklarazia tramitatzeko ondorioetarako eta hautatzen den alternatiba Udalez gaindiko Proiektu Sektorial. Gisa onartzeko.


Proiektatu diren sarbide berriek, funtsean, “T” bat osatzen dute. Zeharkako ardatza –ekialde/mendebalde- Donapeko Gainetik doan bide bat da, Nafarroako Unibertsitateko kanpuseko hegoaldean, eta Zizur Txikiko errepidea eta Nafarroa etorbidea lotzen ditu, eta ardatz ortogonalak –iparra/hegoa-, alegia, Iparreko Ingurabidea eta Ezkirotzeko errepidea elkartzen diren lotunetik abiatzen den bideak, bat egiten du zeharkako bidearekin Cordovillako jatorrizko guneko sarbidean eta bukaeran Unibertsitateko errepidearekin ere lotzen da.


Dokumentazioa:
Proiektuaren planoa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa