(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Eguneko ospakizunetan hiru mila abeslari eta instrumentista inguru jardunen dira, Nafarroa osoan aldi berean eginen diren 72 kontzertuetan asteartea, 2007.eko azaroak 27

Alberto Catalán Higueras Erakundeekiko Harremanak eta Gobernuaren Eleduna Departamentuko kontseilariak 2007ko Nafarroako Eguneko ospakizunen programan parte-hartzaile gehien bilduko dituen ekitaldia aurkeztu du gaur goizean: Nafarroa osoan aldi berean eginen diren 72 kontzertu. Doakoak izanen dira, eta 3.000 abeslari eta instrumentista inguruk parte hartuko dute. Ekitaldia datorren astelehenean izanen da, abenduaren 3an, San Frantzisko Xabierkoaren egunean, 13:00etan.


Nafarroako Eguneko ospakizun programaren baitan, urterik urte parte-hartze handiena izan ohi duen ekitaldia aldi bereko kontzertuena da, eta hori kontzertuak antolatzen dituzten toki erakundeen, musikarien eta ikusleen parte hartzeari zor zaio. Gainera, aurtengoa izanen da orain arteko parte-hartzaile kopururik handiena bilduko duen ekitaldia (musikari eta herriei dagokienez).


Gaurko aurkezpenean Joaquín Lecumberri Muñoz Barañaingo Musika Bandako zuzendaria eta Fermín Iriarte Irigoyen Zangozako Nora Abesbatzako zuzendaria ere izan dira (aldi bereko kontzertuen programan parte hartzen duten musika talde beteranoenetako bi, hain zuzen). Abenduaren 3ko hitzorduan Altsasuko Iortia Kultur Gunean (Barañaingo Bandak) eta Lizarrako San Miguel Elizan (Nora Abesbatzak) eskainiko duten errepertorioaren berri eman dute bi zuzendariek. Nora Abesbatzak, era berean, Xabierko Basilikan San Frantzisko Xabierkoaren omenez eginen den mezan ere abestuko du (Lizarrako ekitaldiaren aurretik).

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc
Kontzertuen zerrenda
Ikus prentsaurrea (wmv)
Entzun prentsaurrea (mp3)

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa