(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Eskualde eta mundu mailako folklore jaialdia Iruñean eta Cintruénigon, gaur, Nafarroako Egunean astelehena, 2007.eko abenduak 3

2007ko Nafarroako Eguneko ospakizun programaren baitan, Nafarroako Eguneko Kultur Jaialdia egin dute, gaur, Cintruénigon.


Jaialdiko ekitaldi bat

Nafarroako Mundu mailako Jaiaren ekitaldia. ( irudia handitu )

Eskualde Etxeen Nafarroako Federazioak antolatutako ekitaldia izan da, eta hasiera emateko, folklore desfilea egin dute, Los Paseosetik Foruen Enparantzaraino, 11:00etan. Bertan, Nafarroan kokatutako Espainiako eskualdeetako elkarteen ordezkariek hartu dute parte (Andaluzia, Asturias, Gaztela eta Leon, Extremadura eta Galiziako Etxeek), eta lurralde horietako kolorea eta musika erakutsi dituzte. Ondoren, Cintruénigoko Udalak harrera egin die, Udaletxean, jaialdiko parte-hartzaileei, eta ordu erdi geroago, Espainiako eskualdeetako ohiko produktuen doako dasta eskaini die, cintruenigoarrei eta bisitariei. Aldi berean, Leitzako Iñaki Perurenak harri-jasotze ikuskizuna eskaini die bildutakoei.
Jaialdiko une bat

Nafarroako Mundu mailako Jaian izandako talde bat. ( irudia handitu )

Nafarroako beste 71 herri eta auzotan bezalaxe, 13:00etan Nafarroako Eguneko kontzertua egin dute herriko parrokian. Cintruénigoko kontzertua Doneztebeko Mendi Abesbatzak eskaini du, hain zuzen.


Herriko hotel batean senidetasun bazkaria egin ondoren, folklore jaialdia izango da Los Pasosen, 17:00etan, eguraldiak uzten badu (eguraldi txarra badago, ekitaldia pilotalekuan eginen dute). Bertan, aipaturiko eskualde etxe guztietako ordezkariak izanen dira.


Nafarroako Mundu mailako Jaia, Iruñean


Bestalde, Alberto Catalán Higueras Erakundeekiko Harremanak eta Gobernuaren Eleduna Departamentuko kontseilariaren zuzendaritzapean, "Nafarroako Mundu mailako Jaia" ospatu dute Iruñeko Gayarre Antzokian, 11:30ean, Nafarroako Eguneko ospakizun programaren baitan.


Ekimen horretarako sarrera guztiak amaitu dira. Zehazki, 800 gonbidapen banatu dituzte, eta Foru Komunitatean kokatutako etorkinen elkarteetako 150 musikarik eta dantzarik parte hartu dute. Honako herrialde hauetakoek, hain zuzen ere: Errusia (Raduga Elkarteko musikariak), Bulgaria ("Balkanfolk" eta "Nastroente" taldeak), Senegal ("Aisena" taldea), Nigeria ("Ofu obi dance"), Peru ("Contigo Perú" eta "Perú Arte"), Txile (Txileko Etxeko musika taldea), Ekuador ("Virgen del Cisne/ Inti pacha"), Bolivia (Boliviako Folklore Elkartea), Kamerun (Nafarroako kamerundarren eta lagunen elkartea), Ghana ("Culture Trouppe"), Kolonbia ("Asocolon") eta Argentina (Argentinako Etxeko dantzariak).


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa