(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako zaindariaren eguna dela-eta Xabierko basilikan egin duten mezara bildu da Gobernua astelehena, 2007.eko abenduak 3

Erresuma zaharreko zaindariaren eguna dela-eta, gaur goizean Xabierko basilikan egin duten mezara bildu da Nafarroako Gobernua, Miguel Sanz presidentea buru duela.


consejeros en Javier

Miembros del Gobierno de Navarra y autoridades pasan por la explanada del castillo de Javier para dirigirse a la basílica. ( irudia handitu )

Francisco Pérez González Iruñeko artzapezpiku eta Tuterako apezpikuak eman du meza, eta agintari politikoak, militarrak eta akademikoak izan dira bertan.


Aldez aurretik, Gobernuko kideak eta Nafarroako Parlamentuko presidenteorde lehena (gaur egun jarduneko presidenteordea dena) basilikan sartu dira, Arma Erregea eta mazolariak aurretik zituztela. Mezaren hasieran nahiz amaieran, Nafarroako ereserkia abestu dute; hots, tradizioz "Erresumako Sarrera Martxa" izendatutako musika lana.

Nafarroako zaindari San Frantzisko Xabierkoaren omenez egindako mezan, Juan Miguel Arregui Jesulagunen Probintziala eta José Luis Cincunegui Xabierko nagusia izan ditu lagun artzapezpikuak. Miguel Sanz Nafarroako Gobernuko presidenteak ohorezko jarlekua izan du basilikako aldare aldean. Gobernuko kideez eta Parlamentuko jarduneko presidenteaz gain, honako hauek ere izan dira tenpluan: presidente ohia (Juan Cruz Alli); Parlamentuko Mahaiko idazkaria (José Andrés Burguete); Comptos Ganberako presidentea (Luis Muñoz); Nafarroako Kontseiluko presidentea (Enrique Rubio); Nafarroako Auzitegi Nagusiko presidentea (Juan Manuel Fernández) eta fiskalen burua (Javier Muñoz); Nafarroak Gorteetan dituen ordezkariak (José Iribas, Juan Moscoso, José Cruz Pérez Lapazarán eta Francisco Tuñón); Nafarroako komandante militarra (José Luis Prieto Novo); Nafarroako Unibertsitateko errektorea (Ángel Gómez Montoro); eta Nafarroako Alderdi Sozialistako Parlamentuko Taldeko presidentea (Román Felones) eta eleduna (Roberto Jiménez). Gainera, Xabierko alkatea (María José Guíndano) eta Merindade buruetako Udaletxeetako alkateak ere bildu dira mezara.



Gobernuko kideak

Gobernuko kideak. ( irudia handitu )


Sermoian, San Frantzisko Xabierkoaren hainbat alderdiri buruz mintzatu da Iruñeko artzapezpikua. Gizon itxaropentsutzat jo du San Frantzisko, eta haren mezua "ideologia baino gehiago, bizitzeko jarraibidea dela" nabarmendu du, eta baita "abiapuntutzat Jesukristo zuela" ere. Horregatik, haren mezua indarkeriaren aurkakoa dela eta maitasunarekin eta bakearekin guztiz bat datorrela adierazi du. Pérez González artzapezpikuak gaineratu duenez, guztiek (eta zehazki, nafarrek) itxaropena ematen jarrai dezaten nahi du, ongia egin eta gaizkia ezaba dezaten. Era berean, San Frantzisko Xabierkoak aurrerantzean ere Nafarroari lagun diezaion opa izan du.

Eliza ospakizuneko musika alderdiaren ardura Zangozako Nora abesbatzak izan du, eta mezaren hasieran, lehen irakurgaian, Sanctusean eta Komunioan hainbat lan abestu ditu. Amaieran, Nafarroako ereserkia abestu du.


Meza amaitu ondoren, eta Iruñera itzuli aurretik, Alberto Catalán Nafarroako Gobernuko kontseilari eledunak kazetari batzuen galderei erantzun die. Adierazi duenez, artzapezpikuak ederki asko daki onak eta txarrak zein diren, sermoiaren edukitik ondoriozta daitekeenez. Ildo horretan, eta kontseilariak gaineratu duenez, Foru Gobernuan eta Nafarroan argi eta garbi bereizten dira hiltzaileak eta biktimak. Era berean, San Frantzisko Xabierkoaren eguna egun handia dela aipatu du; izan ere, San Frantzisko Nafarroako zaindaria da, nafar unibertsalena.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa