(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Alba kontseilariak Tulebras-Malon eta Barillas-Ablitas errepideetako zabaltze eta hobetze lanak inauguratu ditu, 1.160.500 euroko laguntza izan duten lanak asteartea, 2007.eko abenduak 4

Laura Alba Cuadrado Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko kontseilariak Tulebras-Malon (NA-3040) eta Barillas-Ablitas (NA-3041) errepideetako zabaltze eta hobetze lanak inauguratu ditu, gaur goizean.


Ekitaldian Tulebras, Ablitas eta Barillasko alkateak izan ditu lagun (Rafael Ayensa, Luis Mª Sada, eta María Teresa Martínez, hurrenez hurren). Aipaturiko lanak egiteko, Departamentuak 1.160.500 euro eman ditu.


NA-3040 errepideko esku-hartzearen luzera 1.932 metrokoa izan da. 1.211 metro Tulebras – Barillas tarteari dagozkio, eta 721, berriz, Barillas – Malon tarteari. NA-3041 errepideari dagokionez, berriz, 1.363 metro hobetu dituzte, eta lanek honako hiru tarte hauek izan dituzte: lehenengoa, Tulebrasen hasten dena, N-121-C (Tutera – Tarazona) errepidearen eta NA-3040 errepidearen arteko elkargunean, eta Barillasko herriguneko sarreran amaitzen dena; bigarrena, Barillasko herriguneko irteeran hasten dena eta Nafarroako mugan amaitzen dena, Malon (Zaragoza) udalerrian; eta hirugarrena, Barillasko irteeran hasten dena, eta Ablitasen amaitzen dena.


Egin duten lana, funtsean, plataforma zabaltzea izan da; hain zuzen ere, sei metrotik bederatzi metrora (3,5 metroko 2 bide eta metro 1eko bazterrak). Era berean, nekazaritza ibilgailuetarako eta oinezkoentzako zerbitzu-bideak eraiki dituzte tarte gehienetan. Gainera, galibo nahikorik gabe gelditu den linea elektriko bat lehengoratu dute, eta "Tarazonica" bide berdeko egituraren azpian dagoen gas hodia babestu dute.


Batik bat ureztatze bidezko laborantzarako erabilitako eremu laua zeharkatzen dute bi errepideek, eta hori kontuan hartuta, egindako lanak direla-eta kalteak jasan dituzten ubide tarteak lehengoratu behar izan dituzte; era berean, lehendik zeuden fabrika lanak zabaldu behar izan dituzte, eta baita berri batzuk egin ere.


"Tarazonica" izeneko Tutera – Tarazona trenbide zaharra igarotzeko, aurrefabrikatutako betoizko egitura bat ezarri dute, arku erdizirkularreko ebakidura duena. Egiturak 3,50 metroko galiboa eta 6 metroko hutsarte horizontala ditu.


Orain arte adierazitakoaren osagarri gisa, Tulebrasko Queiles erreka zeharkatzeko oinezkoentzako igarobidea eraiki dute, N-121-C errepideko zubiari atxikita. Hala ere, kokaleku berri bat aztertzen ari dira, Udalak hala eskatu duelako.


Aipaturiko bi errepideetako lanak inauguratu ondoren, eta gaurko Erriberako egitaraua osatzeko, Alba kontseilaria Ablitasko Santa Barbara zaindariaren omenez egindako mezan izan da.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa