(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Dopinaren aurkako Munduko Agentziak bere webgunean sartu ditu Miguel Indurain Fundazioaren "Por un deporte limpio" web orriko edukiak ostirala, 2007.eko abenduak 7

Eduki horiek barne hartu izanak web orriko informazioaren kalitatea eta interesa egiaztatzen du, eta Nafarroa dopinaren aurkako hezkuntzaren arloko mundu mailako eredu bilakatzen du


Dopinaren aurkako Munduko Agentzia dopinaren aurkako borrokaren arloko nazioarteko erakunde nagusia da, eta Miguel Indurain Fundazioaren "Por un deporte limpio" (Kirol garbiaren alde) web orriko edukiak barne hartu ditu bere webguneko hezkuntzaren atalean. Orri hori Nafarroako Kirolaren Azterlan, Ikerketa eta Medikuntzako Zentroak (KAIMZ) sortu du, oso-osorik, eta mantendu ere Zentroak berak egiten du.


Gogoan izan beharrekoa da Miguel Indurain Fundazioa irabazi asmorik gabeko erakundea dela, 1998an sortutakoa, eta Foru Komunitatean errendimendu handiko kirola sustatzea duela helburu. Fundazioa sortu eta osatzen duten erakundeak honako hauek dira: Nafarroako Gobernua (Nafarroako Kirol Institutuaren bidez), Nafarroako Kutxa, Nafarroako Merkataritza eta Industria Ganbera, eta Espainiako Olinpiar Batzordea.


Miguel Indurain Fundazioaren web orria Dopinaren aurkako Munduko Agentziako webgunean barne hartu izanak bertako informazioaren kalitatea eta interesa egiaztatzen du, eta Nafarroa dopinaren aurkako hezkuntzaren arloko mundu mailako eredu bilakatzen du.


Aipaturiko informazioa Agentziaren webguneko (http://www.wada-ama.org) RESOURCES – DIGITAL LIBRARY – EUROPE – SPAIN azpiatalean kontsulta daiteke. Bertan, Miguel Indurain Fundazioaren web orriko dokumentu hauek bildu dituzte: kirolariaren gidaliburua, gazteentzako gidaliburu didaktikoa, hezitzaileentzako hizketaldia, kirolarientzako hizketaldia, sendagileentzako hizketaldia, eta entrenatzaileentzako hizketaldia. Gainera, dokumentu horiek biltzeaz gain, Miguel Indurain Fundazioaren "Por un deporte limpio" (Kirol garbiaren alde) web orriko esteka jarri dute (http://deportelimpio.fundacionmiguelindurain.com). Kirol Kontseilu Gorena eta Espainiako Olinpiar Batzordea web orri horretako lankideak dira, eta atleta, entrenatzaile, sendagile, gazte eta gurasoei kirolaren ondorio onuragarrien eta dopinaren arriskuen gaineko hezkuntza eskaintzea dute helburu. 2006an 100.000 bisitaritik gora izan zituen Miguel Indurain Fundazioaren web orriak, eta erdiak Latinoamerikakoak eta Estatu Batuetakoak izan ziren.


Web orria sortu eta mantentzeaz gain, Nafarroako Kirolaren Azterlan, Ikerketa eta Medikuntzako Zentroak kirolariaren gidaliburu eguneratua argitaratzen du urtero, eta dopinaren aurkako hezkuntza mintzaldietako ereduak barneratzen ditu, kirolari, sendagile eta entrenatzaileei emateko.


Era berean, Nafarroako goi mailako kirolarientzako mintzaldiak eta hezkuntza hizketaldiak ere ematen ditu, eta kirolari horiek dopinaren aurkako konpromiso etikoa sinatzen dute Nafarroako Kirol Teknifikazioaren Zentroko kide egiten direnean.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa