(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak eta La Caixak akordioa sinatu dute, Foru Komunitatea larrialdietarako aginte postu aurreratuaz hornitzeko asteartea, 2007.eko abenduak 11

La Caixako Gizarte Ekintzak emandako kamioia da, teknologia aurreratua duena eta larrialdi handiak "in situ" koordinatzea eta kudeatzea ahalbidetuko duena


Sinaduraren irudia

Sinaduraren irudia. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak goi mailako teknologia duen kamioia izanen du, datozen hilabeteetan. "Aginte postu aurreratu" edo APA gisa erabiliko dute; hau da, larrialdi handietan "in situ" lan egiteko eta larrialdi horiek koordinatzeko gune gisa.


Kamioiaren kostua milioi euro ingurukoa da, eta La Caixako Gizarte Ekintzak eman dio Nafarroako Gobernuari, bi erakundeen arteko hitzarmenari jarraiki. Hitzarmena honako hauek sinatu dute, gaur goizean, Nafarroako Jauregian: Javier Caballero Nafarroako Gobernuko presidenteorde eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko kontseilariak, Rafael Fernández La Caixako Nafarroa, Aragoi eta Errioxako ordezkari nagusiak, eta Rafael Chueca La Caixako Gizarte Ekintzako idazkariak. Bi erakundeek aurreikusten dutenez, aginte postua 2008ko lehen seihilekoan hasiko da lanean.


APAaren ezaugarriak


APAak edo "aginte postu aurreratua"k 9,46 metroko luzera izanen du, 2,48 metroko zabalera, eta 4 metroko altuera. Petaka sistema bat baliatuz diseinatu dute, larrialdi eremuan ezarri ondoren zabaldu ahal izateko; hartara, 30 metro koadroko azalera erabilgarria lor daiteke lan egiteko. Aipaturiko azalera bi aretotan banatuta egonen da: bat, lan aretoa, 16 metro koadrokoa, eta bestea, koordinazio aretoa, 14 metro koadrokoa. Hala ere, baldintzen arabera beharrezkoa denean, bi aretoak bateratu egin ahal izanen dituzte, laneko areto bakarra osatzeko.


Ibilgailuan komunikazio sistemarik modernoenak ezarriko dituzte: irrati igorgailuak; telefonia lineak (GSM eta satelite bidezkoak); Interneterako konexioak (ADSL, satelite edo UMTS bidez); sistema informatikoa (eskuko 5 ordenagailu eta 3 inprimagailu); ikus-entzunezko sistema, telebista seinalea duena (lurrekoa eta satelite bidezkoa); zaintza kamera, eta pantaila plasmadunean proiektatzeko kamera; meteorologia neurtzeko sistema; eta korronte sorgailuak. Lan egin ahal izanen dela bermatzeko, sistema erredundanteak eta ordezkoak ezarri dituzte, ibilgailuaren egitekoak baldintzarik txarrenetan ere bete ahal izateko.


Aginte postu aurreratuaren egitekoa ezbeharra jazo den lekuan sostengu logistikoa ematea da, eta sistema guztiak bateratzea, ahalik eta informazio gehien izateko, eta lanen buruak, edo hala dagokionean, krisialdiko kabineteetako kideek (Nafarroako Larrialdietako Agentziak, Foruzaingoak…) beharrezkoak diren erabakiak hartu ahal izateko.


Ibilgailua bakarra da Espainian, eta New Yorken 2001eko irailaren 11ko atentatuek eragindako krisia kudeatzeko segurtasun publikoko indarrek erabili zuten ibilgailuarekin antzekotasun ugari ditu.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa