(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak 600 irakasle lanpostuko lan eskaintza publikoa onartu du astelehena, 2007.eko abenduak 17

Gaur eginiko bileran, Nafarroako Gobernuak, Hezkuntza Departamentuak proposatuta, 600 irakasle lanpostuko lan eskaintza publikoa onartu du: 372 lanpostu gaztelaniazko irakaskuntzari dagozkio, eta 228, euskarazkoari.


Hezkuntza Departamentuak, gaur egun, 202 lanpostu huts ditu lanpostu zerrenda organikoan, honako irakasle talde hauetan banatuta: Bigarren Irakaskuntzako irakasleak (A maila, 156 lanpostu), Lanbide Heziketako irakasle teknikoak (B maila, 33 lanpostu), Hizkuntza Eskoletako irakasleak (A maila, 7 lanpostu) eta Hezkuntza ikuskariak (A maila, 6 lanpostu).


Gobernuak onartu berri duen lan eskaintzaren bidez, lanpostuaren zerrendan hutsik dauden eta behin-behineko langileekin betetzen diren lanpostuak finkatuko dira. Era berean, kontratazioak egingo dira Hezkuntza Departamentuaren mendeko ikastetxeetan dauden egiturazko premiei erantzuteko.


Horretarako, lanpostu zerrendako lanpostu hutsak betetzeaz gain, A mailako 398 irakasle lanpostu gehiago sortuko dira. Horien artetik, 394 Bigarren Hezkuntzako irakasleei dagozkie, eta 4, Hezkuntza ikuskariei. Beraz, kopuru horri lanpostu zerrenda organikoan dauden 202 lanpostu hutsak batzen badizkiogu, 600 lanpostuk osatutako lan eskaintza izango dugu. Aurreikusi denez, aukeratzeko prozesuak gainditzen dituzten hautagaiak 2008ko irailean egingo dira karguen jabe.


Irakasgaien eta hizkuntzaren araberako lanpostuen banaketa honako hau da:


Gaztelaniaz: Biologia eta geologia, 24. Marrazketa, 6. Gorputz heziketa, 10. Filosofia, 16. Fisika eta Kimika, 6. Laneko orientabidea eta prestakuntza, 6. Frantsesa, 12. Geografia eta Historia, 36. Ingelesa, 28. Latina, 4. Gaztelania hizkuntza eta literatura, 58. Matematika, 56. Ibilgailuen antolakuntza eta mantentze lanak, 2. Makina ekoizpenaren antolakuntza eta proiektuak, 7. Energia sistemetako antolakuntza eta proiektuak, 3. Osasun programazioa eta diagnostikoak, 2. Nekazaritza ekoizpenen prozesuak, 2. Psikologia eta pedagogia, 22. Osasun prozesuak, 2. Sistema elektronikoak, 2. Sistema elektronikoak eta automatizatuak, 2. Teknologia, 22. Ekipo elektronikoak, 2. Arotzeria ekoizpena eta instalazioa, 2. Instalazio elektroteknikoak, 7. Makinen mekanizatua eta mantentze lana, 5. Eragiketak elikagaiekin, 2. Nekazaritza eragiketak eta ekoizpen ekipoak, 2. Osasun diagnostikoen prozedurak, 2. Laguntza eta osasun prozedurak, 1. Administrazio kudeaketaren prozesuak, 4. Soldadura, 4.


Euskaraz: Biologia eta geologia, 14. Marrazketa, 6. Ekonomia, 2. Gorputz Heziketa, 6. Filosofia, 8. Fisika eta Kimika, 4. Frantsesa, 8. Geografia eta Historia, 18. Ingelesa, 30. Esku-hartze sozio-komunitarioa, 2. Latina, 2. Gaztelania hizkuntza eta literatura, 22. Euskal Hizkuntza eta Literatura, 36. Matematikak, 26. Musika, 8. Ekoizpen mekanikoaren antolakuntza eta proiektuak, 2. Psikologia eta pedagogia, 8. Teknologia, 16. Kudeaketa prozesuak, 2.


Hizkuntza Eskolak: Frantsesa, 2. Ingelesa, 4. Italiera, 1.


Hezkuntza Ikuskariak: Gaztelaniaz, 6. Euskaraz, 4.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa