(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Mama Samateh eta Wassu Gambia Kafo GKE, "Nafarroa" Elkartasunaren Nazioarteko VII. Sariaren irabazleak, ex aequo asteartea, 2007.eko abenduak 18

Haien ekintzak emakumeen sexu-organoen ebaketaren kontrako borrokara bideratuta daude


Bileraren irudia. ( irudia handitu )

Mama Samateh eta Wassu Gambia Kafo GKE izan dira, ex aequo, "Nafarroa" Elkartasunaren Nazioarteko VII. Sariaren irabazleak, emakumeen sexu-organoen ebaketaren kontra daramaten borrokagatik. Saria batera sustatzen dute Nafarroako Gobernuak eta Euskadiko Kutxaren Nafarroako Zuzendaritzak.


Epaimahaia gaur bildu da epaia erabakitzeko, eta ondoren, prentsaurreko batean eman du haren berri; parte hartu dute bertan Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariak, María Isabel García Malok, Miguel Induráin Larraya txirrindulari ohiak, epaimahaiko buru izan denak; eta Euskadiko Kutxako Nafarroako zuzendariak, Alfonso García Liberalek.


Mama Samateh Saidy hautagaia Bartzelonako Centro de Estudios Africanos izenekoak aurkeztu zuen; Gambian jaio zen eta duela hogei urte inguru emigratu zuen Kataluniara. Egun, 1998an sortutako Asociación de Mujeres Anti-Mutilación (AMAM) elkartearen burua eta bazkide fundatzailea da, baina Katalunian bizitzen jarri zenetik, 1983tik alegia, lanean aritu da emakumeen sexu-organoen ebaketaren kontra, hasiera batean boluntario gisa, gero profesional moduan. Bere aldetik, Mama Samateh-k erakundeekin lan egin du, emakume eta etorkin taldeekin, eskolekin eta gizarte zerbitzuekin. AMAMen buru gisa, Gambian 1983az geroztik jarduten duen Gambiako Usadiozko Ohituren Batzordearekin lan egiten du. AMAMen helburua da Katalunian bizi diren emakumeak beraiek sentsibiliza daitezela eta emakumeen sexu-organoen ebaketaren kontra borrokatzen lan egin dezatela, bai Espainian bai beren jatorrizko herrialdeetan, non kasu askotan legeak debekatzen baitu.


Wassu Gambia Kafo (WGK), GKEren hautagaitza, berriz, NUPeko Gizarte Laneko Sailak proposatu zuen; GKE hau 2002an sortu zen, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko Usadiozko Ohituren Prebentzio eta Ikerketarako Diziplinarteko Taldeak egindako lana jarraitzeko, eta Bartzelonan eta Gambian ditu egoitzak. Aipatutako taldeak eta WGK erakundeak batera betetzen dituzten ekintzen garrantzia emakumeen sexu-organoen ebaketaren arazoaren inguruan duela hamar urtetik hona egin duten lanean datza. Zehazki, WGKren lan nagusia bertako bizilagunak eta emigratutakoak sentsibilizatzea da, eta emakumeen sexu-organoen ebaketa desagerraraziko duten estrategia alternatiboak prestatzea. Espainian jarduten dute, bereziki Katalunian, demografiaren aldetik populazio handiagoa baitago arriskuan, eta Gambian, ohitura hori kanpora eramaten duten Afrikako herrialdeen artean nabarmenena baita; izan ere, herrialde horretako emakumeen %80k pairatu du ebaketa.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc
Ver esta rueda de prensa
Escuchar esta rueda de prensa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa