(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Museoak José María Huarteren erretratua erosi du, Zuloagak pintatutakoa astelehena, 2007.eko abenduak 24

Ignacio Zuloaga Zabaletak (1870-1945) pintatutako margolan bat erosi du, berriki, Nafarroako Museoak. José María Huarte Jauregiren erretratua da, oihal gaineko olioa, 215 x 155 zentimetrokoa, eta 150.000 euro ordaindu dituzte.


Zuloagaren lana

Zuloagaren lana. ( irudia handitu )

Helduaroko lana da, Zuloagak 1937an egin zuena, hil baino zortzi urte lehenago. Garai hartan margolaria Zumaian (Gipuzkoa) bizi zen, eta dirudienez, bando nazionaleko komandante burua orduan ezagutu zuen, Zarauzko enparantzan. Orduan egin zuen erretratua.


José María Huarte Jauregi (Iruñea, 1898-Madril, 1969) Nafarroako hiriburuko kale Nagusiko familia etxean jaio zen. Isabel González Olañeta Ibarretarekin ezkondu zen; hots, Montpensier-eko dukearen alargunarekin. Valdeterrazo eta Los Antrineseko markes ezkontidea izan zen, Espainiako Handitasunarekin. Ezkondu aurretik, berriz, Maltako Ordenako zalduna izan zen, eta hainbat ohore-domina eta sari jaso zituen.


José María jakituna zen heraldikan eta genealogian. Gai horiei buruzko hainbat lan argitaratu zituen. Bat nabarmentzekotan, "El Nobiliario del Reino de Navarra. Nobleza Ejecutoriada en los Tribunales Reales de Corte y Consejo de Navarra (1519-1832)". 1927tik 1936ra Nafarroako Errege Artxibo Orokorreko artxibozainen burua izan zen.


Huarteren gorputz osoa ageri da erretratuan, apur bat biratuta. Maltako Ordenako abitua du soinean, eta ezkerreko besoa tolestuta du, aldakan jarrita. Itxura estilizatua du, eta oihalean lerro bertikal argia markatzen du.


Konposizio klasikoa duen erretratua da. Pintzelaren marrek Huarteren profila markatzen dute, hondo neutroaren gainean, ikuslearen begirada desbidera dezakeen elementurik gabe.


Lana honako hiri hauetan egon izan da ikusgai: Londresen (1939), Bilbon (1939), eta Zaragozan (1946).


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa