Castellano | Euskara | Français | English
Miguel Sanz Sesma Nafarroako Gobernuko presidenteak Eguberrietako mezua eman du ezagutzera, ohi bezala. Bertan, jai zoriontsuak eta Urte Berri ona opatu dizkie nafar guztiei. Sanzek adierazi duenez, "guztiok batera hobera eta aurrera egiteko aukeraz beteriko garaia da".
Ignacio Zuloaga Zabaletak (1870-1945) pintatutako margolan bat erosi du, berriki, Nafarroako Museoak. José María Huarte Jauregiren erretratua da, oihal gaineko olioa, 215 x 155 zentimetrokoa, eta 150.000 euro ordaindu dituzte.
Hezkuntza Departamentuak 240.000 euroko gastu ekonomiko orokorra baimendu du, Nafarroako Lanbide Heziketako zentroetan egindako prestakuntza jarduera osagarrietarako.
Nafarroako Gobernuak antolatzen duen "Berrikuntzako Detektibeak" lehiaketako sariak joan den astean eman zituzten. 2007an laugarren aldiz egin duten lehiaketa unibertsitate munduari begira antolatzen dute, eta ikasleen artean sormenezko eta bestelako negozio ideien gaineko ikerketa, berrikuntza, eta ekintzailetza sustatzea du helburu.