(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanz presidenteak ETAren terrorismoaren itzulera deitoratu du, eta alderdi politikoen arteko bizikidetza hobearen aldeko apustua egin du astelehena, 2007.eko abenduak 24

Miguel Sanz Sesma Nafarroako Gobernuko presidenteak Eguberrietako mezua eman du ezagutzera, ohi bezala. Bertan, jai zoriontsuak eta Urte Berri ona opatu dizkie nafar guztiei. Sanzek adierazi duenez, "guztiok batera hobera eta aurrera egiteko aukeraz beteriko garaia da".


Miguel sanz Sesma, Nafarroako Gobernuko Presidentea

Miguel Sanz Sesma, Nafarroako Gobernuko Presidentea. ( irudia handitu )

Sanz presidenteak hedabideen aurrean egindako agerpena aprobetxatu du amaitzen ari den urteko ibilbide politikoa eta instituzionala gogora ekartzeko. Presidentearen mintzaldiko pasarte hauek nabarmendu daitezke:


- ETAren terrorismoaren itzulera: "Estatuan, bake prozesuaren hausturak eta ETAren terrorismoaren itzulerak markatu duen urtea izan da. Porrot horren ondorio txarrenak duela hilabete baino gutxiago jasan izan ditugu, terroristek gure nazioaren zerbitzari ziren bi Guardia Zibil gazte hil zituztenean. Arrisku handiko lana zuten; izan ere, poliziak lortutako arrakastak gorabehera, xantaiak, estortsioak, mehatxuek, eta azken batean, askatasunaren murrizketak ez dute etenik izan aldi horretan".


- Egonkortasunaren eta adostasunaren aldeko apustua, maiatzeko hauteskundeen ondoren osatutako Nafarroako Gobernu berriaren jardunerako jarraibide nagusi gisa: "Gobernuaren jardunak bi euskarri izan ditu: egonkortasuna eta adostasuna. Lehenak ziurtasunez aurrera egitea ahalbidetu digu. Bigarrenak, berriz, oposizio leialetik sortzen diren jarduerak barne hartzera behartu gaitu. Izan ere, oposizioak eta guk geuk oinarrizko helburu berak ditugu: Foru Komunitateko Erakundeen egonkortasuna eta nafarren ongizatea".


Era berean, agintaldiko lehenengo hilabeteetako lorpen nagusiak aipatu ditu Sanz Presidenteak. Besteak beste, honako hauek nabarmendu ditu: Nafarroan abiadura handiko trenbidearen korridorea abian jartzeko Gobernu Zentralarekin egindako aurrerapausoak; Nafarroaren eta Estatuaren arteko Hitzarmen Ekonomikoa sinatzea; PSN alderdiarekin 2008ko aurrekontuen gaineko akordioa erdiestea; eta Foruaren Hobekuntzaren XXV. Urtemuga dela-eta (1982-2007) antolatutako ospakizun ekitaldiek izandako arrakasta.


2008ko martxoko hauteskunde orokorrei dagokionez, Nafarroako eta Estatuko alderdi politiko guztien arteko bizikidetza hobetzearen alde egin du hitz Miguel Sanzek, jarduera bateratuak eskatzen dituen gizarteari erantzuteko. Hain zuzen ere, "terrorismoari eta beste zenbait arazo kezkagarriri aurre egiteko baliagarriak izanen diren ezinbesteko jarduera bateratuak" izan ditu aipagai Sanzek Eguberrietako mezuan.

Dokumentazioa:
Gabonetako mezuaren testu osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa