(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

2007ko "Berrikuntzako Detektibeak" lehiaketako sariak eman dituzte astelehena, 2007.eko abenduak 24

Nafarroako Gobernuak antolatzen duen "Berrikuntzako Detektibeak" lehiaketako sariak joan den astean eman zituzten. 2007an laugarren aldiz egin duten lehiaketa unibertsitate munduari begira antolatzen dute, eta ikasleen artean sormenezko eta bestelako negozio ideien gaineko ikerketa, berrikuntza, eta ekintzailetza sustatzea du helburu.


Irabazleen irudia

Irabazleen irudia. ( irudia handitu )

Aurtengo lehiaketan Nafarroako Unibertsitate Publikoko 22 ikaslek hartu dute parte, hamar taldetan banatuta.


Sariak emateko ekitaldia joan den astean egin zuten, Iruñeko "Nuevo Casino Principal"en, eta honako hauek hartu zuten parte bertan: Ana Frías Nafarroako Gazteria Institutuko zuzendari kudeatzaileak; Carmen Leza Nafarroako Enpresen eta Berrikuntzaren Europar Zentroko (CEIN) zuzendari kudeatzaileak; eta Cristina Urdánoz Nafarroako Enplegu Zerbitzuko (SNE) Prestakuntza eta Bitartekaritza Zerbitzuko zuzendariak.


"Berrikuntzako Detektibeak" ekimena Nafarroako Gobernuak sustatzen du, CEIN eta SNE sozietate publikoen eta Nafarroako Gazteria Institutuaren bidez. Nafarroako unibertsitarioen artean ekintzailetza espiritua sustatzea eta Foru Komunitaterako negozio ideia berriak sortzea du helburu. Aurtengo lehiaketan Nafarroako Unibertsitate Publikoaren lankidetza izan dute.


Lehiaketak erronka jo die 30 urtez azpitiko unibertsitarioei (ikasleei zein tituludunei), berritzaileak eta sormenezkoak diren bi enpresa ikertzeko eta aurkitzeko. Honako baldintza hauek betetzen dituzten enpresak, hain zuzen ere: zuzendari gisa unibertsitateko tituluren bat duen lagun bat (gutxienez ere) izatea, Nafarroatik kanpo jardutea, eta Nafarroari begira erabat berriak izatea. Era berean, lehiaketan parte hartu duten taldeek kasuan kasuko unibertsitateko negozio ideiaren berri emateko plana diseinatu behar izan dute.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa