(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Administrazio publikoko langileentzako 199 ikastaro antolatu ditu INAPek 2008rako, aurten baino %58 gehiago asteazkena, 2007.eko abenduak 26

Nafarroako Administrazio Publikoen Institutuak (INAP), 2008ko Prestakuntza Planaren baitan, 199 ikastaro antolatu ditu administrazio publikoko langileentzat, 2007an baino %58 gehiago. Eskaintza orokor hori prestakuntzako 321 ekintzaren bidez beteko dute. Irakastorduak 6.270 izanen dira; plazak, berriz, 5.913.


2008ko berritasun nagusietako bat izena emateko eta eskatutako ikastaroak kudeatzeko prozesua izanen da; hain zuzen ere, prozesu hori www.formainap.net prestakuntzarako plataforma berriaren bidez egin ahal izanen da. Hartara, prestakuntza ekintzetan irakasleen eta ikasleen arteko elkarreragina handiagoa izatea ahalbidetuko dute; izan ere, foroak, ikasgela birtualak, dokumentuen zentroak eta edukien eta jardueren bankuak erabili ahal izanen dituzte.


Ikastaroen eskaintza orokorra hamar arlotan banatuta dago: zuzendaritza eta kudeaketa publikoa; teknika eta tresnak; informazioa eta jendearen harrena; ekonomia; giza baliabideak; informazioaren eta komunikazioaren teknologiak; Europar Batasuna; laneko arriskuen prebentzioa; hirigintza eta ingurumena; eta arlo juridikoa. Administrazioko taldekako parte-hartzeari dagokionez, eskaintza orokorraren baitan 278 ikastaro antolatu dituzte, A eta B mailetarako. C mailarako 268 ekintza programatu dituzte; D mailarako, 236 ekintza; eta E mailarako, 221 (Nafarroako Administrazio Publikoen Institutuko Gobernu Kontseiluak urriaren 8an hartutako erabakiaren arabera).


Nafarroako Gobernuak legealdi honi begira ezarri duen helburu estrategikoetako bat langileen gaikuntzan, prestakuntzan, birziklapenean eta hobekuntzan esku hartzea da, eta horretarako, aurreko urteetan baino ahalegin handiagoa egin du ikastaroen eskaintza osatzen. Hartara, 2007arekin alderatuz gero, prestakuntza ekintzak %58 ugaritu dira. 2007an, hain zuzen, 126 ekintza egin dira, 2006an baino %75 gehiago (iaz 72 egin zituzten).


Nafarroako administrazio publikoetako langileen prestakuntzarekin zerikusia duten eragileek hartu dute parte Planean bildutako prestakuntzako eskaintzaren lanketan (esparru publikoko sindikatuetako ordezkariek, INAPeko irakasleek, zerbitzuetako arduradunek eta prestakuntzako teknikariek). Horretarako, prestakuntzako beharrizanak aztertu dituzte, eta aurreko urteetako prestakuntza ekintzen ebaluazioak hartu dituzte kontuan.


Zehazki, 2008ko Prestakuntza Planak prestakuntzako lau esparru ditu: ikastaroen eskaintza orokorra (Nafarroako administrazio publikoetako langile guztientzat), prestakuntza espezifikoa (administrazio edo zerbitzu unitateetako beharrizan zehatzetara egokitutako prestakuntza eskariak biltzen dituena), Europako Erkidegoko hizkuntzen eta euskararen arloko prestakuntza, eta amaitzeko, segurtasun publikoko langileentzako (Foruzaingoa eta Udaltzaingoa) eta larrialdietako langileentzako (Suhiltzaileak eta Babes Zibila) prestakuntza.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa