(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

2007ko Estatistika Programaren jarraipen txostena eta 2008ko Programa onetsi ditu Gobernuak

astelehena, 2007.eko abenduak 31

Nafarroako Gobernuak onetsi ditu gaurko bilkuran 2007ko Estatistika Programaren jarraipen txostena eta arlo berean 2008. urtean zehar garatuko den programa.2007-2010 aldirako Nafarroako Estatistika Plana Nafarroarentzat interesa duen estatistika publikoaren jarduera sustatu, antolatu eta planifikatzeko tresna da, eta bertan agertzen dira aipatu epean Foru Erkidegoko Sistema Estatistikoak eginen dituen eragiketa estatistikoak. Plana urteko programen bidez garatzen da eta programa horietan zehatz-mehatz definitzen dira aurreikusitako eragiketa guztiak banakako fitxetan.


Urteko Programaren Proiektuak Nafarroako Estatistika Institutuak egiten du Nafarroako Gobernuko Departamentu desberdinen laguntzaz. Nafarroako Estatistika Kontseiluak haren edukiari buruzko txostena eman behar du eta gero Nafarroako Gobernuak ontzat eman behar du. Gobernuak ere programa bukatutakoan haren jarraipen txostena onetsi behar du.


Programan sartutako eragiketa estatistikoak Nafarroako Foru Komunitateko estatistika ofizialtzat hartzen dira eta haiek egiteko eskatzen diren datuak ematea derrigorrezkoa da.


2007ko Urteko Estatistika Programa


III. Estatistika Planak 2007. urterako aurreikusita zeuzkan helburuak bete izan dira, bereziki Nafarroako Estatistika Sistemaren sendotze eta garapenari dagozkionak, egindako eragiketen ekoizpenean islatzen den bezalaxe. Izan ere, 2006. urtean 78 egin ziren eta 2007an 96.


Nafar errealitatea hobeki ezagutzeko serie estatistikoei hasiera eman zaie gizarte arlo guztiak hartzen dituzten estatistika eragiketetan, gizartean sortzen diren egoera berrietan interes berezia jarrita hala nola teknologia berrietan edota populazioaren egituran emigrazioaren ondorioz egiten diren aldaketetan.


Modu bereziaz ere zaindu izan da generoaren ikuspegia posible izan den estatistika guztietan.


Informazio-eskaintzaren epeak laburtzeko koiuntura-estatistiken egutegia ezarri izan da eragiketa bakoitzaren partizio-data zehatzekin.


Azkenik, estatistika publikoaren hedapena sustatzeko helburua argi gelditzen da NEI-ren web orriaren bisitari-kopuruaren eboluzioan, izan ere, 2000ko 289.000 bisitaritik 2006ko 3.000.000 bisitarira pasa baita, eta 2007ko lehen hamar hileetan 3.300.000 bisitari izan zituen.


2008ko Urteko Estatistika Programaren Proiektua


Urteko Estatistika Programak 358 eragiketa estatistiko aurreikusten ditu denera eta 2007-2010 aldirako Estatistika Planaren aldaketa txikiak sartzen ditu, dagokien Departamentuek proposatuta.


Arestian aipatutako 358 eragiketak honelaxe banatzen dira Gobernuko Departamentuen arabera: Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuan, 18: Ekonomia eta Ogasun Departamentuan, 89; Toki Administrazio Departamentuan; 6; Etxebizitza eta Lurraldearen Antolamendu Departamentuan, 6; Hezkuntza Departamentuan, 41; Osasun Departamentuan, 36; Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuan, 13; Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuan, 48; Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuan, 32; Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuan, 63; Kultura eta Turismo Departamentu-Vianako Printzea Erakundean, 3; Erakundeekiko Harremanetarako eta Gobernuko Eledunaren Departamentuan, 3.



Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa