(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanzberro kontseilariak jarduketa plan bat iragarri du, Nafarroako ibaietan amuarrainak urritu izanari aurre egiteko asteazkena, 2008.eko urtarrilak 23

Ingurumeneko eta Landa Garapeneko kontseilariak, Begoña Sanzberro Iturririak, jarduketa plan bat iragarri du gaur eguerdian, Nafarroako ibaietako amuarrainen kopuruaren jaitsiera geldiarazteko eta espezie horren dentsitatea ahal den egokiena izan dadin laguntzeko. Jarduketa plan horren berri eman zaio Nafarroako Arrantza Batzordeari.


Sanzberro kontseilaria Nafarroako Arrantza Batzordearekin. ( irudia handitu )

Zehazki, Ingurumeneko eta Landa Garapeneko Departamentuaren jarduketa plan horrek, arrain populazioari laguntzekoak, neurri hauek biltzen ditu: zaintza areagotzea; habitata hobetzea; debekuen erregulazioa; Bidasoa ibaian bertako amuarrainak sartzea; arrantzarako espezieak gehitzea eta izokinaren arrantzaren arloko jarduketak.


Aipatzen den zaintza areagotzeari dagokionez, planak barrenean hartzen du departamentuak 2007az geroztik SEPRONArekin, Foruzaingoarekin eta Nafarroako Ingurumen Zaintzarekin daraman lankidetza, isilpeko arrantzaren, isurketen eta ur-emarien kontrolari dagokienez. Era berean, lankidetza hitzarmenak ezarriko dira Lizarrako, Baztan-Bidasoako eta Pirinio aldeko arrantzale elkarteekin, kontrola eta zaintza lanak betetzeko. Horrela, Ingurumeneko eta Landa Garapeneko Departamentuak diruz lagunduko du arrantzale elkarteek ibaietako zaindariak kontratatzea urtebeterako; ekintza horretarako 100.000 euro ezarri dira.

Habitata hobetzeko helbururako, berriz, Ingurumeneko eta Landa Garapeneko Departamentuak 1,9 milioi euroko inbertsioa egin du 2005-2007 urteetan, nagusiki ibaietan iraganbideak egiteko eta ibai-bazterrak eta inguruak lehengoratzeko. 2008. urterako 1,2 milioi euroko inbertsioa aurreikusi da, basa faunaren eta floraren espezieak eta haien habitatak hobetzeko xedearekin. Ildo horretan, aurten jarduketak daude aurreikusita ibai hauetan:


- Baztan: Txokotoko presaren maila jaistea eta eraispenak Opokako presan eta Lekarozko ikastetxearen ondoan dagoenean.


- Bidasoa: eskalak eraikitzea Murges presan.


- Anduña: eskala eraikitzea Serreríako presan.


- Zaraitzu: eskalak eraikitzea presa hauetan: Ezkarozeko zentrala; Orontze (Electra-Molino), Sartze (Electra-Molino) eta Espartza-Zaraitzu (Electra-Molino).

Argazki galeria


Bidasoa ibaia     Urbasa     Arrantzalea
Bidasoa Ibaia                              Urbasa                        Arrantzalea


      

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc
Ver esta rueda de prensa
Escuchar esta rueda de prensa
Mapa piscícola de Navarra
Densidad media de la trucha adulta en Navarra
Evolución y tendencia de la trucha en Navarra

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa