(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gazteek etxebizitza alokatzeko 640 laguntza eskaera berretsi eta aldez aurretiko 1.500 hitzordu egin dituzte Nafarroan asteartea, 2008.eko urtarrilak 29

Nafarroako Gobernuko Etxebizitza eta Lurralde Antolamenduko Departamentuak jakinarazi duenez, urtarrilaren 21az geroztik (hots, gazteek etxebizitza alokatzeko laguntza eskatzeko izapideak egiteko sistema abian jarri zutenetik), 640 eskaera berretsi eta aldez aurretiko 1.500 hitzordu egin dituzte.


Etxebizitza Ministerioaren aurreikuspenen arabera, Nafarroako lau mila bat gaztek eskuratu ahal izanen dituzte laguntzak. Izapideak ahal den modurik ordenatuenean egiteko, Etxebizitza eta Lurralde Antolamenduko Departamentuak aldez aurretiko txanda hartzeko sistema jarriko du abian, eskaerak aurkezteko eta 210 euroko laguntza jasotzeko baldintzei buruzko kontsultak egiteko. Urtarrilaren 21etik otsailaren amaierara bitarte egin dituzten 1.500 hitzorduetatik, 913 urtarrilaren 21etik 28ra bitarteko astean egin zituzten. 521, berriz, urtarrilaren 28tik otsailaren 3ra bitarteko astean, eta hurrengo asteari dagokionez, 47 hitzordu egin dituzte (lau Tuteran eta gainerakoak Iruñean).


Jakina denez, aldez aurretiko txanden sistema eskaerak aurkezteko zein emantzipatzeko oinarrizko errenta eskuratzeko baldintzei buruzko zalantzak argitzeko eta kontsultak egiteko erabil daiteke. Horretarako, Etxebizitza eta Lurralde Antolamenduko Departamentuak, VINSA sozietate publikoaren bidez (Nafarroako Etxebizitzak, S.A.), izapideak egiteko bi bulego jarri ditu eskatzaileen eskura, Iruñean eta Tuteran.


Joan den urtarrilaren 9an Estatuko Gobernuak eta Foru Gobernuak sinatu zuten hitzarmenari esker eskatu ahal izanen dute Nafarroako gazteek etxebizitza alokatzeko laguntza. Hitzarmenari jarraiki, Estatuko Gobernuak hileko 210 euroko laguntzak ordainduko ditu, errenta lau urtez ordaintzeko (hurrenez hurreneko urteak izan ala ez). Gainera, kontratu berrien kasuan (hau da, 2007ko abenduaren 31tik aurrera egindakoetan), eta behin bakarrik, 600 euroko mailegua emanen du, bermea ordaintzeko, eta beste 120 euro, banku abalaren gastuak ordaintzeko.


Nafarroan, 22 eta 30 urte arteko gazteek eska dezakete laguntza. Etxebizitza alokatzeko kontratu baten titular izan beharko dute, eta etxebizitza horretan bizi beharko dute, modu iraunkorrean. Gainera, etxebizitza ez da egonen alokairuko gehienezko errenta mugatzen duen babes publikoko erregimenen baten eraginpean. Eskatzaileek diru sarreren iturri erregularra izan beharko dute, baina urtean 22.000 euro gordin baino gutxiago irabazi beharko dituzte.

Dokumentazioa:
Ayudas al alquiler joven

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa