(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak lankidetza hitzarmenak izenpetu ditu FITUR azokan, Donejakue Bidea eta Pirinioak xedetzat hartuta ostirala, 2008.eko otsailak 1

Zugarramurdiko bizilagunek akelarre bat antzeztuko dute asteburu honetan Foru Komunitateak Nazioarteko Turismo Azokan duen standean


FITUR 08

Corpas kontseilaria. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuko Kultura eta Turismo kontseilari Juan Ramón Corpas Mauleónek lankidetza protokolo bat izenpetu du, FITUR azokaren karietara, Donejakue Bidea atzerrian sustatu eta merkatu turistikoan sartzeko, eta, halaber,`lankidetza hitzarmen bat Pirinioetarako. Bestalde, Zugarramurdiko hainbat bizilagunek akelarre bat antzeztuko dute asteburu honetan Foru Komunitatearen standean.


Donejakue Bidea sustatzeko protokoloa, Nafarroako ordezkariaz gain, beste hauek ere izenpetu zuten: Turismoko idazkari nagusia, Amparo Fernández González; Eusko Jaurlaritzako Turismoko sailburuordea, Koro Garmendia Galbete; Galiziako Xuntako Berrikuntza eta Industria kontseilaria, Fernando Xavier Blanco Álvarez; Asturiasko Printzerriko Kultura, Gizarte Komunikazio eta Turismo kontseilaria, Encarnación Rodríguez Cañas Diego; Kantabriako Gobernuko Kultura, Turismo eta Kirol kontseilaria, Francisco Javier López Marcano; Errioxako Gobernuko Turismo, Ingurumen eta Lurralde Politikaren kontseilaria, Aránzazu Vallejo Fernández; Aragoiko Gobernuko Industria, Merkataritza eta Turismo kontseilaria, Arturo Aliaga López, eta Gaztela eta Leongo Juntako Turismoko zuzendari nagusia, Rosa Urbón Izquierdo.


Juan Ramón Corpasek hitz egin zuen Donejakue Bideko erkidego sinatzaileen izenean. Bere mintzaldian nabarmendu zuen hitzarmena urtero berritzean Espainiako autonomia erkidegoen arteko elkartasun ekintza bat betetzen dela.


Aipatutako administrazioek adierazten dute bat egiten dutela helburu batean: jarduketa ildoak mundu mailako joera turistiko berrietara egokitzea, Espainiako Horizonte 2020 Turismo Planaren esparru kontzeptualaren barruan, 2008-2012 urteetarako plangintza berariazkoan jasota dauden planteamendu eta programei jarraikiz.


Akordioak aurreikusten du publizitate kanpaina bateratu bat egitea, 901.518,16 euroko kostua izanen duena, Turespañaren ehuneko 50eko finantzaketarekin (450.759,08 euro). Nafarroako Foru Komunitateak ehuneko 12ko ekarpena eginen du.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa