(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Bideko Ama Birjina Ospitaleak metabolismoaren gaixotasunen nutrizio arloko tratamenduari buruzko liburu bat aurkeztu du asteartea, 2008.eko otsailak 5

"Metabolismoaren jatorrizko akatsak" delakoak jatorri genetikoa duten disfuntzioak dira, bizirik jaiotzen diren bostehun haurretatik batek izaten dituenak, eta sarritan, elikaduraren bidez tratatu daitezke


Bideko Ama Birjina Ospitaleko pediatra eta nutrizionistak

Bideko Ama Birjina Ospitaleko pediatra eta nutrizionistak. ( irudia handitu )

Félix Sánchez-Valverde Visus doktoreak, Bideko Ama Birjina Ospitaleko Pediatriako Gastroenterologia eta Nutrizio Atalekoak, "Tratamiento nutricional de los errores innatos del metabolismo" liburua aurkeztu du, gaur goizean. Egileak, orotara, lau dira, eta gainerako hiruak, Espainiako ospitaleetako pediatrak, honako hauek dira: Mónica Ruiz Pons doktorea, Tenerifeko Santa Cruzeko Nuestra Señora de la Candelaria Ospitalekoa; Jaime Dalmau Serra doktorea, Valentziako La Fe Haurrentzako Ospitalekoa; eta Lilian Gómez López doktorea, Bartzelonako San Juan de Dios Ospitalekoa.


Bideko Ama Birjina Ospitaleko beste sei doktore ere (Pediatriaren eta Nutrizioaren arloko espezialistak) jardun dira liburuaren edukiak lantzen. Honako hauek, hain justu: Elena Aznal Sáinz, Olga Esparza Fernández, Berta Ortigosa Pezonaga, Arantza Ruiz de las Heras de la Hera, Eva Rupérez García eta Olga Viñes Irujo.


Liburua teknikoa da, eta "metabolismoaren jatorrizko akatsak" dituzten haurrak tratatzen dituzten pediatra, dietalari, eta nutrizionistei begira idatzi dute. Aipaturiko "akatsak" jatorri genetikoa duten gaixotasun edo disfuntzio metabolikoak dira, eta gaur egun, diagnostiko genetikoaren arloan egin diren aurrerapenei esker, 700 nahasketatik gora biltzen dituen kontzeptua da. Lehen, ordea, sintomen eta praktika klinikoaren bidez baino ezin ziren antzeman "metabolismoaren jatorrizko akatsak". Gaixo kopuruari dagokionez, eragin txikiko disfuntzioak dira, baina orotara, bizirik jaiotzen diren 500 haurretatik batek izaten ditu. Ratio hori kontuan hartuz gero, disfuntzioen tratamenduak garrantzi handia duela uler daiteke. Gainera, gaur egun goiz diagnostikatu daitezke, eta gaixotasun bakoitzerako berariazko produktu dietetikoak daude.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa