(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Autonomia erkidego guztietako 112 telefonoetako zuzendariak eta arduradunak Iruñean bilduko dira gaur eta bihar osteguna, 2008.eko otsailak 7

Autonomia erkidego guztietako 112 telefonoetako zuzendariak eta arduradunak, 28 guztira, Iruñean daude, urte bitik behin -aurrekoa Santanderren izan zen- egiten diren hausnarketa jardunaldietan parte hartzeko, gaur eta bihar; jardunaldi horien helburua da aurrerapausoak ematea lan prozedurak hobetzen eta autonomietako zerbitzuen arteko koordinazio handiagoa lortzen.


Caballero kontseilariak jardunaldiak inauguratu ditu

Caballero kontseilaria jardunaldiak inauguratu zituen. ( irudia handitu )

Lehen lehendakariorde eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilari Javier Caballero Martínezek inauguratu ditu gaur goizean Nafarroako Biltzar Jauregi eta Auditorioan, Baluarten alegia, foro honen XVIII. Jardunaldiak. Bere mintzaldian, kontseilariak nabarmendu du "oso baliagarria" dela gizartean geroz eta ezarpen handiagoa duen eta gizarteak berak ere geroz eta gehiago eskatzen duen zerbitzuan izandako esperientziak eta lan teknikak trukatu eta batera jartzea.


David Sáinz Jiménez Nafarroako Larrialdietako Agentziako zuzendariak, berriz, 2006an sortu eta Barne Zuzendaritza Nagusiari atxikirik dagoen erakunde autonomo hori aurkeztu die bertaratuei, bere zeregin nagusia babes zibileko zerbitzuak (publikoak, pribatuak eta boluntarioenak) kudeatu eta koordinatzea dela adieraziz. Arratsaldean, beste 112 telefono batzuetako arduradunak eta zuzendariak zentroko instalazioetara joanen dira bisitan.


Gaurko saioan parte hartu du halaber emakumeen kontrako indarkeriaren arloko Espainiako Gobernuaren delegatu bereziak, Encarnación Orozcok, zeinak 016 telefono zerbitzua aurkeztu baitu, arretarako bi zenbakien arteko harremanak hobetzeko asmoz. Emakumeen kontrako tratu txarrei buruzko argibide eta arretarako telefono horretan jasotzen diren deien ehuneko 3 inguru larrialdietako zerbitzuetara bideratu behar izaten da.


Encarnación Orozco

Encarnación Orozco, emakumeen kontrako indarkeriaren arloko Espainiako Gobernuaren delegatu bereziak. ( irudia handitu )

Programako saioen artean azpimarratzeko modukoa da, era berean, Bartolomé Vargasek, Estatuko Fiskaltza Nagusiko Bide Segurtasunaren arloko aretoko fiskal eta koordinatzailea denak, bihar ostirala, goizeko 10:30etan eginen duen agerraldia, bertan azalpenak emanen baititu epaitegien eta 112 zentroen artean trafiko gaietan dauden harremanei buruz.


Programaren barruan hainbat alderdiri buruzko konklusioen aurkezpena, gaien jarraipena eta proposamenak daude: deien lokalizazio geografikoa, zentroen arteko informazioa, kalitatearen kudeaketa, profesionalak gaitzea larrialdien arloan, lan ikuskapenarekiko lankidetza edo terminologiaren eta datu estatistikoen normalizazioa.


Zuzendariek eta arduradunek beste gai hauetaz ere eztabaidatuko dute: adimen osasuneko larrialdiko lekualdatzeak, nazioarteko deiak edo hondamendietan ezgaitasuna duten pertsonen erreskateari buruzko Veronako Gutuna. Azkenik, biktima asko eragindako trafiko istripuetako koordinazioa lantzen duten kasu praktikoak aztertuko dira, Andaluziakoak eta Gaztela-Mantxakoak, eta ukitutako pertsonei buruzko informazioaren kudeaketaz edo kudeaketa operatiboaz ere mintzatuko.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa