(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak amuarrainaren arrantza debekatu du goiko amuarrain aldean, espeziea berreskuratzeko salbuespenezko neurri gisa ostirala, 2008.eko otsailak 8

Gainerakoetan arrantza baimenduta egonen da, arrantzaren gaineko 2008rako araudia ezarri duen Foru Aginduarekin bat


Sanzberro kontseilaria Foruzaintzako eta SEPRONAko ordezkariekin.

Sanzberro kontseilaria bere departamentuko funtzionarioekin, foruzaintzako ordezkariekin eta Guardia Zibilaren SEPRONAko ordezkariekin. ( irudia handitu )

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak, Begoña Sanzberrok, otsailaren 5eko datarekin izenpetu du Nafarroan 2008. urtean arrantza erregulatuko duen araudi berariazkoa ezartzen duen Foru Agindua.


Foru aginduak salbuespenezko neurri gisa ezartzen du espezie guztien arrantzaren debekua goiko amuarrain eremuan, izokina, kolaka eta karramarro seinaleduna kenduta (horien arrantza kasuan kasuko eremu baimenduetan eginen da). Salbuespenezko neurri horrek gure ibaietako 1.161 kilometrori eragiten die guztira.


Nafarroako gainerako eremuetan (Amuarrain Eremu Mistoa eta Ziprinidoen Eremua) arrantzaren araudia orain arteko bera izanen da. Guztira 812 kilometro ibai dira kasu honetan.


Neurri hori abian jarri izana Nafarroako ibaietan amuarrainak bizi duen egoerak ekarri du, espezie horren populazioa nabarmen urritu baita, behin eta berriz egindako kontrol zorrotzetan egiaztatu ahal izan denez.


Amuarrainen kopuruaren jaitsiera hori ez da arrantzaleen errua, Nafarroako ibaiek azken urteetan jasaten dituzten ingurumen baldintza txarren ondorioa baizik, baina egoera kritiko honek dirauen bitartean arrantza debekatzeak eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak aurreikusiak dituen beste neurri batzuk ezartzeak lagunduko du, ezbairik gabe, populazioa berreskuratzen.


Nafarroan arrantzatzeko debekualdien mapa

Nafarroan arrantzatzeko debekualdien mapa. ( irudia handitu )

Beharrezkoa izan da horrenbestez salbuespen neurri hau abian jartzea, amuarrain kopurua handitzeko eta, horri esker, ahal den eperik laburrenean posible izan dadin arrantzarako ustiatzea berriz ere, betiere bermatzen bada espezieak berez ugaltzeko gaitasunari eusten diola.


Arestikoa da, noski, aurtengo kanpainaren berritasun nagusia, beste gaiei dagokienez azken urteetan arrantza erregulatu duen araudiaren jarraipena baita.


Horrela, arrantzarako debeku iraunkorra duten ibai-tarteak lehengo berak dira, hau da, iturburuak izateagatik ugalketarako eta kumeak hazteko toki egokienak hartzen dituztenak, non aleen hazkunde apala dela-eta horien arrantza ez baita erakargarria. Era berean, aldi baterako debekua ezarri da unean uneko egoeragatik beharrezkoa den tokietan. Jarraipeneko bi neurri horiek eragina dute Nafarroako ibaien 69 kilometrotan guztira.


Beraz, 2008. urte honetako arrantza denboraldirako Nafarroako arrantza baliabideen ustiaketarako plana diseinatzerakoan bi alderdi nagusi hartu dira aintzat: espezien iraupena eta baliabideen ustiaketaren iraunkortasunaren irizpidea.


 Ibaien gaineko zaintza areagotzea


Salbuespenezko neurri garrantzitsu horren osagarri, eta arrakastatsua izan dadin, ibaien gaineko zaintza nabarmen areagotuko da, eta, horregatik, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak zaintza plan bat prestatu du 2008rako.


Gai hau kezka iturri da, gainera, Foru Komunitateko arrantzarien elkarteentzat, eta hala jakinarazi zioten Sanzberro kontseilariari joan zen urtarrilaren 23an berarekin izandako bileran.


Horretarako, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak, batetik, lehentasuna emanen dio zaintzan aritzen diren langileek (140 pertsona) denboraldi honetan ibaiak zaintzeko lanetan aritzeari.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc
Texto literal de la orden foral que regula la veda
Estadillo-resumen con indicación de las especies, zonificación, periodos, días y horas hábiles de pesca, cebos y cupos.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa