(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Udal ordezkari eta teknikariek herritarren egiaztatze txartelaren II. Jardunaldian hartu dute parte asteazkena, 2008.eko otsailak 13

Toki Administrazioko Departamentuak herritarren egiaztatze txartelaren II. Jardunaldia antolatu du, alkate, zinegotzi, eta udal teknikariei txartelaren bidez eskain daitezkeen zerbitzuen eta zerbitzua eskaintzeko laguntzetarako deialdien berri emateko.


Jardunaldia Toki Administrazioko Departamentuko Kalitate eta Modernizazio Zerbitzuak antolatu du, eta gaur egun zerbitzuari atxikita dauden 34 erakundeak eta zerbitzua eskaini nahi duten beste erakunde batzuk gonbidatu dituzte. 9:15ean, txartelaren egoerari buruzko informazio orokorra eman du Carlos Adín Sanz Zerbitzuaren zuzendariak, eta gaur egungo eta etorkizuneko zerbitzuen eta sistema abian jartzeko toki erakundeentzako laguntzetarako deialdiaren berri eman du. Jardunaldiaren bigarren zatiari dagokionez, Txartelen Erregistro Orokorra ezartzeko faseak eta protokoloa azaldu dituzte. Aipaturiko Erregistroa egiaztagiriak kontrolatzeko sistema zentralizatua da, eta txartelak optimizatzea eta bikoiztu daitezen saihestea ahalbidetzen du.


Jakina denez, herritarrak egiaztatzeko txartela duela gutxi aurkeztu zuen Amelia Salanueva Murguialday Toki Administrazioko kontseilariak, eta 100.000 txartel eginen dituzte, lehenengo fasean. Erabiltzaileek, dokumentu beraren bidez, identifikatu eta toki erakundeetako zerbitzu publikoak erabili ahal izanen dituzte (igerilekuak, kiroldegiak edo liburutegiak, esate baterako), eta adibidez, Iruñerriko eskualdeko garraioa erabiltzeko baliatu ahal izanen dute. Txartelak udalerrietako informazio gune edo webetan izapide pertsonalak egiteko ere balio du. Gainera, Txartelen Erregistro Orokorrari atxikita dauden erakundeen kasuan, erabiltzaileek txartel bakarra erabil dezakete, egiaztagiri gisa, erakunde horietan guztietan.


Nafarroako Kutxa, Euskadiko Kutxa eta Rural Kutxarekin izenpetutako hitzarmenari esker sortu ahal izan dute txartela. Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioaren lankidetza ere izan dute, Europar Batasuneko Avanza Planaren baitan.


Irakurketa sistema berriak "hari gabeko" sistema erabiltzen du. Hartara, ez da beharrezkoa txartela irakurgailuan sartu edo diru-zorrotik ateratzea autobusa ordaintzeko, eta ondorioz, eskualdeko hiri garraioaren ordainketa arindu eginen puntako orduetan, edo baita igerileku publikoetako sarrera ere.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa