(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

José Luis Guerínek Punto de Vista Zinema Jaialdiari hasiera emanen dio, "Unas fotos en la ciudad de Sylvia" filmarekin osteguna, 2008.eko otsailak 14

Filmaren emanaldian Guerínen lanerako bereziki konposatutako musika joko dute, zuzenean


Unas fotos en la ciudad de Silvya

"Unas fotos en la ciudad de Silvya". ( irudia handitu )

Punto de Vista Zinema Jaialdia bihar hasiko da, otsailaren 15ean. Inaugurazio ekitaldia Civican aretoan eginen dute, eta José Luis Guerín bertan izanen da, Unas fotos en la Ciudad de Sylvia filma aurkezten. Zuri-beltzeko argazki mutuetan oinarrituta egindako dokumentala da, eta zuzendariak bere azkeneko lana (En la ciudad de Sylvia, 2007) filmatu aurretik egin zuen lanaren emaitza da.


Biharko emanaldiak bi berezitasun izanen ditu. Batetik, filma ez dute zinemako zirkuitu komertzialetan banatu, eta ikusleentzako emanaldi gutxi eginen dituzte; eta bestetik, Unas Fotos en la ciudad de Sylvia filmaren emanaldian ganbera musika joko dute, zuzenean. Guerínen lanerako bereziki konposatutako musika lana da, hain justu, eta orain arte Gijoneko 2007ko Zinema Jaialdian soilik jo dute.


José Luis Guerínek filma Gijonen erakusteko erronkari baietz esan zionean, zuzenean jotzeko soinu banda sortzea otu zitzaion, filmaren garaikidetasuna eta film proiektorearen jatorria lotzen dituen zirkulua osatze aldera. Diego Yturriagak, Migala taldeko kide ohiak, musikari talde bat bildu zuen, eta kalean pasioan dabilenaren intimitatean filmatutako lanari laguntzeko musika eta soinuei itxura ematen hasi ziren. Azkenean Paula Yturriagak (Diegoren arrebak) konposatu zuen musika, filmaren bihotzeko isiltasunarekiko begirunean oinarrituta. Gijoneko Zinema Jaialdian eskaini zuten lehenengo emanaldi-kontzertua, eta harrezkero, musika lanaren xehetasunak orrazten jardun dira. Emaitza bihar entzun eta ikusi ahal izanen da, otsailaren 15ean, 19:30ean, Civican aretoan.


José Luis Guerín Bartzelonan jaio zen, 1960an, eta Zinematografiako irakaslea da, Bartzelonako Pompeu Fabra Unibertsitatean. 2001ean Espainiako Zinemaren Saria jaso zuen, eta Gijoneko 39. Zinema Jaialdian egilearen lanari buruzko atzerabegirakoa eskaini zuten. 1983an lehenengo film luzea egin zuen, Los motivos de Berta, eta Zinematografiaren Sant Jordi Saria lortu zuen (Espainiako Film Onenaren saria). Innisfree (1990) eta Tren de sombras (1997) egin ondoren, En construcción (2001) dokumentalak Dokumental Onenaren Goya Saria eta Donostiako Zinemaldiko Epaimahaiaren Aipamen Berezia jaso zituen. Gainera, Zinematografiako Kritikarien Nazioarteko Federazioaren (FIPRESCI) eta Zinematografiako Idazleen Zirkuluaren sariak ere jaso zituen. Zuzendariaren azkeneko film luzea, En la ciudad de Sylvia, Veneziako azkeneko Zinema Jaialdian parte hartzeko hautatu zuten.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa